S.Prevención FM-ra joan  

Fraternidad Muprespa Web orriaren goiburua
2010 Año Internacional de la Diversidad Biológica
 
Neurria 
|
Inprimatu  |
PDA bertsioa   Webaren PDA bertsioa |
|
españolCatalàEuskeraGalego

ESTRATEGIAK INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOEN SISTEMA ETA TEKNOLOGIETAN

INGURUMEN POLITIKA

Fraternidad Muprespa/275


Sistemen Estrategiarako Zuzendaritza/Informazio Sistemen Zentroa

Madril, 2005eko abenduaren 22a

ES-PC-02 dokumentua

PC-02 ESTRATEGIA

Fraternidad Mupresparen Sienna eraikineko lan zentroak zehaztutako ingurumen politika ondoko esku-hartzeko gida gisa proposatu da: batetik, eragindako hondakinak kontrolatzeko eta kudeatzeko eta, bestetik, ingurumenarekiko begirunea izanik, gure esku dagoen guztia birziklatzeko.

Konpromiso hori betetzeko, enpresaren Zuzendaritzak Ingurumen Kudeaketarako Sistema ezartzea erabaki du UNE-EN-ISO 14001:2004 Arauaren arabera.

Fraternidad Muprespak, Ingurumenaren babesarekiko konpromisoan, hurrengo jardunen printzipioak agindu eta bermatu ditu:

  1. Ingurumenarekin begirune osoz lan egitea, bete beharreko legezko ingurumen-baldintzak beti betetzea eta erakundeak ingurumenarekin zerikusia dutela uste duten bestelako baldintzak betetzeaz arduratzea.
  2. Gure bulegoetan eta gure jarduera garatzen dugun lekuetan burutzen den jardueraren eraginez sortutako ingurumen-ondorioak minimizatzea.
  3. Ingurumen Kudeaketarako Sistema zabalik dago langile guztien parte-hartze aktiborako eta gure langileen proposamen eta iradokizunekin etengabeko hobekuntza bultzatzeko.
  4. Bezeroak gustura gera daitezen lortu nahi da.
  5. Fraternidad - Muprespak bere langile guztiak sentsibilizatzen eta kontzientziatzen ditu ingurumen-prestakuntza sustatzeko.
  6. Ingurumen Kudeaketarako Sistema enpresaren kudeaketa orokorrean integratu da, eta eskuliburu, prozedura eta argibideetan eta ebaluazio eta kontu-ikuskapenean biltzen da.
  7. Enpresaren ingurumen politika dokumentatzea, inplementatzea eta egunean eramatea, eta langile guztiei horren berri ematea.
  8. Fraternidad - Mupresparen CSIn burutzen diren jarduerek eragindako ingurumen-kutsadura saihesteko neurriak hartzea.
  9. Fraternidad - Muprespak bezero eta herritar ororen esku jarri du bere Ingurumen Politika, dagoeneko jarraitzen duen gardentasunaren enpresa-konpromisoari jarraituz.

Erakundeko Zuzendaritzak ingurumena hobetzea sustatuko du, eta Ingurumen Politikaren ezarpen arrakastatsua ziurtatzeko behar diren baldintzak egokituko ditu


igo