S.Prevención FM-ra joan  

Fraternidad Muprespa Web orriaren goiburua
2010 Año Internacional de la Diversidad Biológica
 
Neurria 
|
Inprimatu  |
PDA bertsioa   Webaren PDA bertsioa |
|
españolCatalàEuskeraGalego

HAURDUNALDIKO ARRISKUEI AURRE EGITEKO LAGUNTZA ESKAERA

Zerbitzu hauetakoren bat izapidetzeko, jarraitu ondoko dokumentuan adierazitako jarraibideak:
     HAURDUNALDIKO ARRISKUEI AURRE EGITEKO LAGUNTZEN ESKAERA.


Haurdunaldiko edo edoskitzaro naturaleko arriskuei aurre egiteko laguntzak eskatzeko izapideak bideratzen laguntzeko, jarraitu beharreko pausoak eta ekarri beharreko dokumentazioa adieraziko ditugu:

1) Haurdunaldia ginekologo pribaturekin zaintzen ari bazara, Osasun Zerbitzu Publikoko ginekologora edo familiako medikura jo beharko duzu, horrek haurdun zaudela edo bularra ematen ari zarela adierazten duen txosten medikoa egin dezan.

1 Dokumentua.  

Txosten eredu hau Osasun Zerbitzu Publikoko kontsultategietan eskura daiteke.

GIZARTE SEGURANTZACO GINEKOLOGOAREN TXOSTEN MDIKOA.  

 

2) Enpresara jo beharko duzu, horrek "Arrisku egoeraren enpresa adierazpen" dokumentua bete dezan.  Adierazpenak enpresaren sinadura izan beharko du, eta enpresaren prebentzio zerbitzuak ere adierazpena ikuskatuko du.

2 Dokumentua.

Dokumentua gure edozer bulegotan edota hemen lor dezakazu.

ARRISKU EGOERAREN EMPRESA-ADIERZPENA. Descargatu

 

3) "Haurdunaldiko arriskuei aurre egiteko laguntzen eskaera" inprimakia bete beharko duzu.

3 Dokumentua.

Dokumentua edozer bulegotan edota hemen lor dezakazu.

HAURDUNALDIKO ARRISKUEI AURRE EGITEKO LAGUNTZEN ESKAERA. Descargatu

 

4) Zerbitzua eskatutako unean indarrean dagoen lan kontratua aurkeztu beharko duzu.

4 Dokumentua.   
LAN KONTRATUEN KOPIA.  

 

5) Mutualitateko bulegoetara 1, 2, 3 eta 4 dokumentuak eraman beharko dituzu.

 

6) Dokumentazio osoa aurkeztu ondoren, gure medikuetako batek aztertuko du. Horrek haurdunaldian arriskua dagoen edo ez dagoen adierazten duen ziurtagiria emango du.

5 Dokumentua.  
HAURDUNALDIAN ARRISKUA DAGOLEA ZIURTATZEN DUEN MEDIKUAREN AGIRIA.  

 

7) Mutualitateko medikuak haurdunaldian arriskua dagoela adierazten duen ziurtagiria emanez gero, ziurtagiria zure enpresara eraman beharko duzu, horrek lan kontratua eten dezan. [1]

Kontratua eten ondoren, enpresak "Enpresa ziurtagiria" bete beharko du. Bertan, lan kontratuaren etendura-data, eta aipatutako lan kontratuaren etenduraren aurreko hilabeteari dagozkion Laneko Gertakizunetarako kotizazio oinarriak adierazi beharko dira. [2]

6 Dokumentua.  
ENPRESA-ZIURTAGIRIA Descargatu

edota

JARDUERAREN EGOERARI BURUZKO ADIERAZPENA + ERREGIMENEAN KOTIZATUTAKO AZKEN 6 KUPOIAK. Descargatu

 

8) PFEZ formularioa bete beharko duzu, beharrezko atxikipenak egiteko.

7 Dokumentua.
PFEZ aitorpena. Descargatu

 

9) Azkenik, haurdunaldiko arriskuagatiko laguntzak ordaintzeko, Mutualitatean ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzu:

  • 6 eta 7 dokumentuak. [3]

 

10) Aurretik aipatutako dokumentazio osoa jaso ondoren, Mutualitateak haurdunaldiko arriskuen ondoriozko laguntza emateko erabakia hartuko du. Une horretatik aurrera eta laguntza amaitu arte, Mutualitateak hilero ordainduko du laguntza. [4]

 

 

igo




[1] Aldi baterako ezintasun baja izanez gero, baja eman zizun medikuarengana jo beharko duzu aldez aurretik, hark alta medikoa eman diezazun, arriskuei aurre egiteko laguntza lortu ahal izateko.

[2] Langile autonomoek, “Enpresa ziurtagiria”ren ordez, “Jardueraren egoerari buruzko adierazpena” eta erregimen berezian kotizatutako azken 6 kupoiak aurkeztu beharko dituzte.

[3] Halaber, aldi baterako ezintasun baja izanez gero, medikuaren alta partea ere aurkeztu beharko duzu.

[4] Azkeneko ordainketa famili liburua edota jaiotze ziurtagiria aurkeztu ostean egingo da.

 



- Bestelako izapideak egiteko Fraternidad Muprespako web orriko dokumentaziora jotzeko, sakatu hemen.

- Fraternidad Muprespari lotutako izapideak nola egin behar dituzun jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

- Izapide honen gaineko zalantzaren bat baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, sakatu hemen.

igo