S.Prevención FM-ra joan  

Fraternidad Muprespa Web orriaren goiburua
2010 Año Internacional de la Diversidad Biológica
 
Neurria 
|
Inprimatu  |
PDA bertsioa   Webaren PDA bertsioa |
|
españolCatalàEuskeraGalego

HISTORIA

1929. urtean, Bilbon, sortu zuen La Fraternidad fundazioa Escolástico Zaldívar Aguarón zuzendariak. Ondoren, urte horretan bertan, urriaren 19an, Madrilgo Gacetan (egun BOE dena) argitaratu zuten fundazioa onartu zutela.

Hasieran familia egitura zuen erakundea Espainiako hiri nagusietan nabarmen zegoen erakunde oparo izatera igaro zen 1960ko hamarkadan.

1970eko hamarkadan hasi zen benetako garapena: bulego gehiago eta ordezkaritzak ireki zituzten. 1973. urtean Habana pasealekuko Ospitale-Zentroa inauguratu zuten Madrilen, eta Bartzelonan, Zaragozan, Bilbon, Caceresen eta Kordoban laguntza eta prebentzio zentroak irekitzen jarraitu zuten.

1980ko hamarkadan eta 1990eko hamarkadako lehen urteetan, Fraternidad erakundeak hedatze garai hori sendotu zuen, bai zentro berriak irekita, bai eta 14 mutualitate baino gehiago bereganatuta -batzuk lurraldean sendo ezarrita zeudenak-. Aldi berean, sinposium eta jardunaldi mordoa eginda, heziketa akademikoko eta zientifikoko garai bateko aitzindari izan zen. 1977. urtean bere lehen sinposium medikoa antolatu zuen, eta 2000. urtea bitartean hamaika egin ditu.

1990eko hamarkada amaitutakoan, Fraternidad eta Muprespa-Mupag Previsión erakundeetako batzorde nagusiek bi mutualitateek bat egitea onartu zuten. Hartara, sortu zen erakundeak laneko arriskuen mutualitateen arloan hirugarren postua lortu zuen.

100.000 metro koadro baino gehiago ditu osasun eta administrazio instalazioetan; 168 laguntza zentro eta bulego dituen sarea ; bi ospitale-zentro Madrilen; eta mutualitateen arteko bi zentro. Horiek guztiak baliabide tekniko aurreratuenez hornituta daude; gainera, ezin dira alde batera utzi autonomia erkidego guztietako klinika eta osasun zentro hoberenekin dituzten hitzarmenak.

Hortaz, Mutualitatearen oinarrietako bat nazio mailan sendo ezarrita egotea da. Enpresekiko gertutasun fisikoak ZERBITZU PROFESIONAL hobeak eta hurbilagokoak ematea ahalbidetzen du.

Mutualitatearen lana, ezin saihestuz, kudeaketa eraginkorra eta profesionala egitea da, harekin batutako enpresei eta haien langileei tratu pertsonala eta zuzena emanez. Profesionaltasunak eta esperientziak egin dute erakundearen 75 urte hauetako jokaera nabarmentzeko modukoa izatea. Egiten dituen jarduera guztiak osoki egiten ditu: lehendabizi, lan arriskuen prebentzioa egiten du, eta gero, behar izanez gero, ospitaleko eta mediku laguntza eta ondorengo errehabilitazioa ematen ditu. Zerbitzu eta prestazio horiek bere bokazioaren eta enpresekiko eta langileekiko konpromisoaren muina dira.


igo