logo
Neurria  |  EspañolCatalàEuskeraGalego

EDOSKITZARO NATURALEKO ARRISKUEI AURRE EGITEKO LAGUNTZA ESKAERA

Zerbitzu hauetakoren bat izapidetzeko, jarraitu ondoko dokumentuan adierazitako jarraibideak:
EDOSKITZE NATURALEKO ARRISKUEI AURRE EGITEKO LAGUNTZEN ESKAERA.

Edoskitzaro naturaleko arriskuei aurre egiteko laguntzen eskaera izapidetzeko, ondoko urratsak jarraitu eta agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:

1) Pediatrarengana jo beharko duzu, honek haurrari bularra ematen ari zarela ziurtatzen duen agiria emateko.


1 Dokumentua.
PEDIATRAREN TXOSTENA

2) Enpresara jo beharko duzu, horrek "Arrisku egoeraren enpresa adierazpen" dokumentua bete dezan. Adierazpenak enpresaren sinadura izan beharko du, eta enpresaren prebentzio zerbitzuak ere adierazpena ikuskatuko du.


2 Dokumentua.

Dokumentua edozer bulegotan edota hemen lor dezakazu.


ARRISKU EGOERAREN ENPRESA-ADIERAZPENA.
Descargatu

3) "Edoskitzaro naturaleko arriskuei aurre egiteko laguntzen eskaera" inprimakia bete beharko duzu.


3 Dokumentua.

Dokumentua bulegoetan edota hemen lor dezakazu.


EDOSKITZE NATURALEKO ARRISKUEI AURRE EGITEKO LAGUNTZEN ESKAERA.
Descargatu

4) Zerbitzua eskatutako unean indarrean dagoen lan kontratua aurkeztu beharko duzu.


4 Dokumentua.
LAN KONTRATUAREN KOPIA.

5) Famili liburua edota jaiotze ziurtagiria aurkeztu beharko dituzu (originala eta kopia).


5 Dokumentua.
FAMILI LIBURUAREN KOPIA.

6) Mutualitateko bulegoetara 1, 2, 3, 4 eta 5 dokumentuak eraman beharko dituzu.

7) Dokumentazio osoa aurkeztu ondoren, gure medikuetako batek aztertuko du. Horrek edoskitze naturalean arriskua dagoen edo ez dagoen adierazten duen ziurtagiria emango du.


6 Dokumentua.
EDOSKITZARO NATURALEAN ARRISKUA DAGOLEA ZIURTATZEN DUEN MEDIKUAREN AGIRIA.

8) Mutualitateko medikuak edoskitzaro naturalean arriskua dagoela adierazten duen ziurtagiria emanez gero, ziurtagiria zure enpresara eraman beharko duzu, horrek lan kontratua eten dezan. [1]

Kontratua eten ondoren, enpresak "Enpresa ziurtagiria" bete beharko du. Bertan, lan kontratuaren etendura-data, eta aipatutako lan kontratuaren etenduraren aurreko hilabeteari dagozkion Laneko Gertakizunetarako kotizazio oinarriak adierazi beharko dira. [2]


7 Dokumentua.
ENPRESA-ZIURTAGIRIA.
Descargatu

edota


JARDUERAREN EGOERARI BURUZKO ADIERAZPENA + ERREGIMENEAN KOTIZATUTAKO AZKEN 6 KUPOIAK.
Descargatu

9) PFEZ formularioa bete beharko duzu, beharrezko atxikipenak egiteko.


8 Dokumentua.
PFEZ AITORPENA.
Descargatu

10) Azkenik, edoskitze naturaleko arriskuagatiko laguntzak ordaintzeko, Mutualitatean ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzu:

  • 7 eta 8 dokumentuak. [3]

11) Aipatutako dokumentazio osoa jaso ondoren, Mutualitateak edoskitzaro naturaleko arriskuen ondoriozko laguntzak emateko erabakia hartuko du. Une horretatik aurrera eta laguntza amaitu arte, Mutuak hilero ordainduko du laguntza. Laguntzak ordaintzeko, pediatrak haurrari bularra ematen ari zarela ziurtatuz idatzitako agiria aurkeztu beharko da.
igo




[1] Aldi baterako ezintasun baja izanez gero, baja eman zizun medikuarengana jo beharko duzu aldez aurretik, hark alta medikoa eman diezazun, arriskuei aurre egiteko laguntza lortu ahal izateko.

[2] Langile autonomoek, “Enpresa ziurtagiria”ren ordez, “Jardueraren egoerari buruzko adierazpena” eta erregimen berezian kotizatutako azken 6 kupoiak aurkeztu beharko dituzte.

[3] Halaber, aldi baterako ezintasun baja izanez gero, medikuaren alta partea ere aurkeztu beharko duzu.

[4] Azkeneko ordainketa famili liburua edota jaiotze ziurtagiria aurkeztu ostean egingo da.



- Bestelako izapideak egiteko Fraternidad Muprespako web orriko dokumentaziora jotzeko, sakatu hemen.
- Fraternidad Muprespari lotutako izapideak nola egin behar dituzun jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
- Izapide honen gaineko zalantzaren bat baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, sakatu hemen.
igo

-