Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


FRATERNIDAD MUPRESPAREN 75. URTEURRENA.

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - 
Data:  01/10/2004

FRATERNIDAD MUPRESPAREN 75. URTEURRENA.

Fraternidad Muprespak, Gizarte Segurantzako lan-istripuen eta laneko gaixotasunen Mutualitateak, 2004ko urrian zehar bere 75. Urteurrena ospatzen du, zenbait ekitaldi antolatuz; ekitaldien artean "Istripuak eta Prebentzioa" kartelen erakusketa, "XX.Mendeko Kartel Espainiarrakñ" erakusketa eta "Ile-injerto eta Hezur-ordezkoak Traumatologia eta Ortopedian" XIII Nazioarteko Medikuntza-Simposiuma azpimarratzen ditugu

Mutualitatearen 75 urtetako historia biltzen duen liburuaren argitalpenak, batetik, lan-antolaketa eta langilearen eskubideen, eta beren erakundeen garapen historikoaren azterketarekin, gertakizunen babesari dagokionez, eta bestetik, Espainiako Gizarte Segurantzaren historia laburrarekin osatua, amaiera bikaina eman zuen eta 75. urteurren hau ondoen irudikatzen duen piezetako bat osatzen du.

Osapakizun-ekitaldiak urriaren 5ean hasi ziren, istripuei eta prebentzioari buruzko kartelen erakusketaren inaugurazioarekin, XX. mende hasieratik aurrerako obrak biltzen dituena. Urriaren 7an, afari instituzionala egin zen eta 14an errezitala Madrileko Teatro Realen.

Ekitaldiekin amaitzeko, urriaren 22 eta 23an "Ile-injerto eta Hezur-ordezkoak Traumatologia eta Ortopedian" XIII Nazioarteko Simposiuma burutuko da Madrilen; gaia aztertzen duten nazio mailako eta atzerriko adituek hartuko dute parte bertan.


Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir