Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


LANEKO ISTRIPUEN ETA LANEKO GAISOTASUNEN (LI ETA LG) TARIFA BERRIA 2007KO URTARRILAREN 1ETIK AURRERA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa -  Afiliazio Saila
Data:  12/12/2006

LANEKO ISTRIPUEN ETA LANEKO GAISOTASUNEN (LI ETA LG) TARIFA BERRIA 2007KO URTARRILAREN 1ETIK AURRERA


Gobernuaren eta enpresa zein sindikatu erakundeen arduradunen artean sinatutako (2004ko uztailaren 8a) "Lehiakortasuna, Lan Egonkorra eta Kohesio Soziala" Elkarrizketa sozialerako Aitorpenaren esparruan, zenbait ekimen sortu dira; horien artean Gizarte Segurantzari laneko istripuengatik eta laneko gaixotasunengatik egin beharreko kotizazio sistemaren berrikuntza dago. Ekimen honen helburu nagusia egungo sistemaren zaharkitzapenagatik disfuntzioak saihestea da, baita sistema hori egungo errealitate produktiboarekin sintonian jartzea ere.

Hori lortzeko, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak 2007ko Estatuaren Aurrekontu Nagusien Lege Proiektuan lan istripuen eta lan gaixotasunen Kotizazio gaietan sartzeko proposamenaren zirriborroa prestatu du. Testuaren zirriborroa ikusi nahi izanez gero (testu osoa), jaitsi ezazu hemen.

Aipatu zirriborroan aurreikusitako kotizazio sistema berrian nabarmendu beharreko alderdi garrantzitsuenak honakoak dira:

  • 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera abenduaren 29ko 2930/1.979 Errege Dekretuaren bidez onartutako LI/LGn aurreko Tarifa desagertu egingo da.
  • Tarifen ezarpen berri honetan enpresek, beti, euren EJSNgatik (Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala) edo enpresaren jarduera nagusiagatik kotizatuko dute. Horrela, langile bakoitzak (bakarka) garatutako jardueran oinarrritutako egungo 131 kotizazio-epigrafedun sistematik, enpresaren jarduera nagusian oinarritzen den 20 kotizazio motako sistemara pasatu da, bertan, langile bakoitzak egindako funtzioak kontuan izan gabe.
  • Langilearen jarduerarekin korrelazio argia eta esklusiboa dagoen kasuetan, enpresak langilearen okupazioagatik kotizatuko du. (Tarifen taula)
  • Gehienezko kotizazio tasa %8,50ean ezartzen da, eta gutxiengoa, berriz, %0,90ean; horrela, aldizka berrikustea ahalbidetzen du ezbehar-kopuruaren eboluziora egokitu ahal izateko.
  • Lan istripuan eta lan gaixotasunean, Gizarte Segurantzaren kuota-bilketen batez besteko murriztapena %4 eta %5 artean.
  • Lan istripuagatik eta lan gaixotasunagatik eratorritako aipatu pizgarrien tarifa Erregimen Orokorrean ez ezik, LAABn (Langile Autonomoen Araubide Berezia) ere aplikatzen da, besteak beste. Hori izango da, agian, berrikuntzarik garrantzitsuena aurreko zirriborroei dagokienez.

DIRUZAINTZAREN JOKABIDE MODUA

    Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak, boterean dauzkan datuen arabera (enpresak aitortutako EJSN, izena eman zuen unean, edo geroago, jarduera aldaketa gertatuz gero, eta langileen okupazioa), enpresei eta langileei nola kotizatu behar duten komunikatuko die. Horretarako, eta Ministerioak emandako taula batzuen arabera, langileen okupazioan eta enpresaren EJSN-n epigrafeak eraldatuko dituzte (d, e, f, g, h, i hizkiak; a, b eta c hasiera batean kanporatuak geratzen dira).

    * Diruzaintza Nagusiak Gizarte Seguratzaren web orrian argitaratutako ohartarazpena enpresek AT tarifa berriarekin lotuta izan beharreko jokabidearen inguruan Hemen deskarga ezazu.

KOMUNIKAZIO EPEAK.

  • 20 langile baino gutxiagoko enpresak eta langile autonomoak zein itsasoko langileak. 2006ko abenduaren bigarren hamabostaldian idatziaren bitartez altan dagoen langile bakoitzaren jarduera eta kotizazio mota komunikatuko da.
  • Gainerako enpresak. Urtarrilaren 10etik aurrera, gutxi gorabehera, enpresak, RED (Dokumentuen Igorpen Elektronikoa) sistemaren bidez, altan dagoen langile bakoitzaren kotizazio mota ikusi ahal izango dute.

NOLA JOKATU ARAZOA DAGOENEAN?

    1. Enpresa bat Diruzaintzak esleitu dion jarduera ekonomikoarekin (EJSN) ados ez badago, Diruzaintzaren edozein Zuzendaritza Probintzialetara edo Administraziotara jo beharko du; bertan behar diren dokumentuak eraman, eta aldaketa egingo zaio.

    2. Enpresetan aplikatu beharreko kotizazio motari buruzko zalantzaren bat izanez gero (aipatu erakundeak jatorrian aldatu ezin izan dituen langileak edo alta berriak), enpresek aipatu informazioa Diruzaintzari eskatu beharko diote.

    3. Urtarriletik aurrera, enpresek langilearen okupazioa REDgatik aldatu ahal izango dute, baina inoiz ere ez EJSN; hau atal honen 1. puntuan ezarritakoari atxikita egongo da.

KOTIZAZIOAK.

  • TC/2 ereduan, 2007ko urtarrileko likidazioa egin eta gero (2007ko otsaileko bilketa), epigrafearen laukia (NAFren ondoko zutabean agertzen da) okupazioaren letragatik ordeztuko da, edo hutsik utziko da, langileak okupazio berezirik ez daukanean, eta enpresaren EJSNgatik kotizatu behar duenean.
  • 2007 aurreko likidazioak, 2007. urtearen ondoren sartzen baldin badira, legokien mementuan ingresatuak izan balira bezala ordinduko lioketenagatik kotizatuko dute.

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir