Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


2007KO URTARRILAREN 16KO JARDUNALDIA - LANEKO GAIXOTASUNEN ZERRENDA BERRIA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - 
Data:  28/12/2006

2007KO URTARRILAREN 16KO JARDUNALDIA - LANEKO GAIXOTASUNEN ZERRENDA BERRIA

Abenduaren 16an argitaratu zen BOEn 1299/2006 ED, Laneko Gaixotasun taula berria onartzen duena eta berorien jakinarazpen eta erregistrorako irizpideak ezartzen dituena. Esandako araua 2007ko urtarrilaren 1ean sartzen da indarrean.

Arauaren garrantzia eta dituen berrikuntzak kontuan harturik, jardunaldi hau egitea erabaki dugu, gaian benetako espezialistak direnak ekarri eta dekretuaren edukia hainbat ikuspuntutatik aztertzeko. Administrazioaren ikuspegia eta gizarte eragileena ere ezagutuko dugu.

Jardunaldia baliatuz, Juan López Gandia Valentziako Unibertsitateko Lan Zuzenbideko Katedradun jaunaren eta Laneko Medikuntzan espezialista eta Espainiako Telefónicako (SAU) Laneko Osasun Buru Javier Aguado Díaz doktorearen Nueva regulación de las enfermedades profesionales (Laneko gaixotasunen araudi berria) liburua aurkeztuko dugu.

Jardunaldia ondorengo hauei zuzendua dago: enpresaburuak, giza baliabideetako zuzendariak, laneko arriskuen prebentziorako zuzendariak, abokatuak, gizarte graduatuak, lan ikuskatzaileak, laneko arriskuen prebentzioko teknikariak, asistentziako medikuak eta laneko medikuntzakoak, prebentzioko ordezkariak eta, oro har, laneko istripuen munduarekin, zuzenean edo zeharka, zerikusia duten jardueretan aritzen diren pertsona guztiak.

"Laneko Gaixotasunen Zerrenda Berria" izenburuko jardunaldia Castellanako biltzar jauregian egingo da, Unesco aretoan, eta doakoa izango da.

Bertaratzen direnek Juan López Gandia jaunaren eta Javier Aguado Díaz doktorearen Nueva Regulación de las Enfermedades Profesionales liburua jasoko dute. Esandako jaun horiek izango dira jardunaldiko txostengile; hau da, Juan López Gandia eta Javier Aguado Díaz.

Bertaratuko zarelakoan, aldez aurretik eskertzen dizugu zure parte-hartzea.


Berretsi, mesedez, etorriko zarela eta adierazi izen-emate datuak.

Telefonoak: 91 395 68 74 (Rosa Ruiz); 91 395 68 78 (Pilar Mulero)
Faxa: 91 399 37 07

Jaitsi hemen Jardunaldiaren aurkezpen diptikoa, ekitaldiaren egitaraua jasotzen duena.


Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir