Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

LANEKO ARRISKUAK SAIHESTEKO ENPRESENTZAKO AHOLKULARITZA: 2007KO TREBAKUNTZA ESKAINTZA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Departamento de Prevención AT y EP
Data:  19/02/2007

2006ko azaroaren 28ko TAS/3623/2006 Agindua , Gizarte Segurantza gaietan prebentzio jarduerak eta Lan Arriskuen Prebentzioarako Fundazioaren finantzazioa erregulatzen dituenaren arabera, mutuek laneko arriskuak eta gaixotasunak saihesteko jarduerak egin ahalko dituzte, enpresa bazkideen eta horien langileen mesederako, baita gertakari horiek estalita dituzten norbere konturako langileenerako ere.

Jarduera horien markoan ere LAen eta LGen prebentziorako dibulgaziora, heziketara eta sentsibilizaziora zuzendutako enpresentzako aktibitateak dituzte.

2007rako trebakuntza eskaintzak Laneko Arriskuak Saihesteko gaietan, Fraternidad Muprespak ,Gizarte Segurantzaren laguntzaile gisa, laneko arriskuak eta gaixotasun profesionalak saihesteko antolatzen dituen aholkularitza aktibitateak jasotzen ditu.

2007ko programazioa enpresa txikiei eta istripu gehien izatendituzten sektoreei zuzenduta dago, batez ere, enpresa horietako langileei eta laneko gertakizunak estalita dituzten norberaren konturako langileei. Horien helburua prebentzio-kultura bultzatzea da, lanean jokabide segurua bermatzeko, laneko ekipamendua behar bezala erabiltzeko eta taldea zein norbanakoak babestuta egoteko. Bestalde, enpresaren barnean ekintza prebentiboan interesa eta lankidetza eta buruzagiek zein langileek lan arriskuen prebentzioa lana ongi egiteko beharrezkoa dela uler dezaten ere bultzatu nahi da.

Enpresak trebakuntza eskaintzan ageri diren ekintzak aurrera eramateak ez du enpresariak Laneko Arriskuak Saihesteko Legeari jarraiki langileei eman behar dien prestakuntza ordezkatzen (19.1 art.).

Eskainitako jarduera mota:

  • HAINBAT SEKTOREKO JARDUNBIDE EGOKIEN DIBULGAZIO HITZALDIAK: eraikuntza, industria, zerbitzuak eta nekazaritza sektoreak.


  • HURRENGOAK SAIHESTEKO SENTSIBILIZAZIO JARDUNALDIAK:
    • Alturatik erortzeko arriskua
    • Gauzakiak erortzeagatiko arriskua
    • Makinen elementu mugikorrekin kontaktuak
    • Gauzaki, lanabes edo tresneriekin hartutako kolpeak edo ebakiak
    • Gehiegizko ahaleginak.
    • (Gauzaki edo laneko tresnaren batek) zapaltzea edo harrapatzea


  • ENPRESAKO EZBEHAR KOPURUEN AZTERKETARI BURUZKO JARDUNALDIAK


  • PREBENTZIOAREN KUDEAKETARI BURUZKO JARDUNALDIAK

2007 heziketa jardueren planeko sarrera
Jardueren programaren xehetasuna
Jardueren bilatzailea - Egutegia
Parte-hartzeko eskaera

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir