Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


FRATERNIDAD MUPRESPAKO OSASUNAREN TXOKOA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Www
Data:  13/03/2007

FRATERNIDAD MUPRESPAKO OSASUNAREN TXOKOA

Fraternidad Muprespak atari dibulgatzaile bat ipini du guztien eskura: "OSASUNAREN TXOKOA". Helburua, oro har, osasunarekin zerikusia duten ezinegonen inguruan informatzea eta haiek partekatzea da.

Atari berri honetan, Fraternidad Muprespak osasunari ohikoa ez den ikuspuntu batetik heldu nahi dio: lagun giroan, gertuago, praktikoago, eta, batez ere, interesgarriago; baina, betiere, gai honek behar duen trataera berezia alde batera utzi gabe.

Horretarako, atari berriak, aurkezpen original eta erakargarri batekin, irakurlearengana gerturatu nahi du bere 4 atalen bidez:

  • ALBISTEAK. Atal honetan osasunarekin lotuta dauden intereseko albisteak eta gaurkotasunekoak argitaratzen dira, nabarmentzekoak gaurkotasunik handiena dutenak dira, albiste-talde historiko global batean.

  • ARTIKULUAK. Atal honetan katalogatutako artikuluen dokumentu funts interesgarri baterako sarbidea dago. Katalogazioa hainbat interes areatan egiten da: osasuna oro har, elikadura, ariketa eta aktibitatea, lehen sorospenak, alergologia eta kardiologia, etab.

  • BA AL ZENEKIEN...? Atal honetan, osasunarekin lotutako hiztegi baten bidez, termino horien inguruko beste ikuspegi bat izango duzu, eta hainbat bitxikeria, datu eta intereseko erreferentzia ere aurkituko duzu.

  • HITZ EGIN DEZAGUN... Atal honetan, irakurleek proposatutako ezinegonak eta gaiak jorratuko dira. Helburu horrekin, harremanetarako galdetegia eskaintzen da; haren bidez, Osasunaren Txokoko espezialistei galderak eta iradokizunak bidaltzen zaizkie, atariko edozer ataletan jorratu nahi diren gaien inguruan.

Azkenik, Fraternidad Muprespan, ziur gaude dibulgaziorako erreminta berri hau zure intereseko izango dela, eta zurekin kontatuko dugulakoan gaude gure ataletako irakurle ohiko gisa.


Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir