Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


2007KO APIRILAREN 28A, LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - 
Data:  24/04/2007

2007KO APIRILAREN 28A, LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

 

2007ko apirilaren
28a

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna


LANTOKI SEGURUAREN ETA OSASUNGARRIAREN ALDE

 1996tik munduko sindikatuek laneko istripuetako eta laneko gaixotasunen biktimak omentzen dituzte apirilaren 28an.

LNBk ekimena onartu zuen eta munduko egun bilakatu zuen, lanak eragiten dituen istripuen eta gaixotasunen inguruan ohartarazteko eta horien kopurua murrizteko eta deuseztatzeko.

1999an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Batzorde Nazionalak proposatuta, eta 1999ko martxoaren 30eko Aginduari jarraiki, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak apirilaren 28a Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna dela zehaztu zuen.

Data horren inguruan, herrialdeko eta nazioarteko zenbait erakundek adierazpenak egiten dituzte, ekintzak bultzatzen dituzte eta jarduerak antolatzen dituzte, herritarrek, instituzioek eta arazoarekin lotutako erakundeek hausnar dezaten.

Ildo horretatik, urtero, erakundeek munduan oso deigarria den laneko segurtasunaren eta osasunaren gaineko gai zehatz baten edo batzuen inguruko deialdiak egiten dituzte.

Jarduera guztietan ezinbestekoak dira informazioa eta hedapen zabala. Izan ere, lehentasunezko helburua da ahalik pertsona eta instituzio gehienetara heltzea, arazo honen inguruko kezka eta irtenbidea eragiten duten neurriak bultzatzeko. Lemak aukeratzeko helarazi nahi den helburua eraginkortasun komunikatiboa ahalbidetzen duen mezuan laburtzen da.
 
Aurten, 2007. urtean, Lanaren Nazioarteko Bulegoak (LNB) Lantoki seguruaren eta osasungarriaren alde lema hautatu du eta Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioak (SNK) lanak eta ingurumenak eragindako minbizien kausak jorratuko ditu, osasuneko eta segurtasuneko arauak sortzea eta aplikatzea exijituko du eta lantokietan egindako amiantoaren eta GIB/ihesari buruzko kanpainak aprobetxatuko ditu.

Fraternidad Muprespak, laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako jardueren esparruan, bat egiten du oroitzapen horrekin duela urte batzuekin eta laneko osasuna sustatzeko jarduera dibulgatiboak jartzen ditu abian.


Erantsitako artxibategia - 2007KO APIRILAREN 28A, LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA


Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir