Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


MADRILGO ERKIDEGOKO LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIORAKO ESKUALDEKO II. KONGRESUA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Dpto. Prevención AT y EP
Data:  14/10/2008

MADRILGO ERKIDEGOKO LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIORAKO ESKUALDEKO II. KONGRESUA

MADRILGO ERKIDEGOKO LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIORAKO ESKUALDEKO II. KONGRESUA

 EKITALDIARI BURUZKO DATUAK  

Urriaren 21ean, 9:00etik 11:00etara, Madril Aretoan, Laneko Arriskuen Prebentziorako II. tailerra (Madrilen) aurrera eramango du Fraternidad Muprespak; tailerraren izenburua ondokoa da:

    I+G+B PROIEKTUA: “ESTUDIO DE LOS FACTORES CONDICIONANTES DEL RENDIMIENTO FÍSICO DEL PERSONAL ESPECIALISTA EN EXTINCIÓN DE INCENDIOS FORESTALES”.

TRAGSAk eta Fraternidad Muprespak, Leongo Unibertsitateko Gorputz eta Kirol Hezkuntza Departamentuaren lankidetzarekin batera, 2006-2008 hirurtekorako I+G+B proiektua izenpetu dute,Baso-suteak itzaltzeko langile adituen (PEEIF) errendimenduaren faktore baldintzatzaileak aztertuz langile horien segurtasuna eta osasuna hobetzeko xede duena.

Proiektuaren helburua PEEIFk egiten duen lan fisikoa kuantifikatu eta haren ezaugarriak zehaztea da. Horretarako, beren prestakuntza fisikoa, lan-ingurunea, lana aurrera eramateko beharrezko ahalegin fisikoa, erabilitako ekipamendu eta tresnak eta horiek guztiek langileen osasunari eragin diezazkioketen ondorio kaltegarriak aztertzen dira.

Proiektuaren helburu zehatzak ondokoak dira:

  • PEEIFk estres termikoko baldintzetan eta ekintza-protokolo desberdinetan egiten duen ahalegin fisikoaren aurrean portaera termikoa aztertzea; horretarako, tenperatura orokor eta larruazalaren tenperatura, Norbera Babesteko Ekipamenduaren (NBE) barne eta kanpo hezetasun maila, arnasten dituen gasen kontzentrazioa, eremuaren orografia eta lekualdatzeko abiadura, estres termikoaren araberako izerditze maila eta berriz hidratatzeko garatutako jarraibideak eta bihotz-maiztasuna etengabe monitorizatuko dira eta horiek guztiak bihotz-hodietako osasunari ekar diezaioketen arriskuaren adierazle diren aldagaiekin erlazionatuko dira.

  • Laborategiko eta eremuko probetan, PEEIFk garatu behar duen zeregin desberdinen aurrean Norbera Babesteko Ekipamenduek duten funtzioa ebaluatzea, eta baldintza estandarizatuetan erregulazio termikoari nola eragiten dioten aztertzea.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Eskualdeko Institutuaren bidez Enplegu eta Emakume Sailak antolatu duen Madrilgo Erkidegoko Laneko Arriskuen Prebentziorako Eskualdeko II. Kongresua 2008ko urriaren 20, 21 eta 22an burutuko da, Madrilgo Udaleko Biltzar Jauregian (Palacio Municipal de Congresos-Campo de las Naciones izenekoan).

Jardunaldietan Laneko Arriskuen Prebentzioari dagozkion egungo gai nagusiak jorratuko dira. 2007-2012 aldirako laneko Osasun eta Segurtasunerako Espainiako Estrategiaren eremuari dagokion Ekintza Plana aztertuko da, Madrilgo Erkidegoan plana egokitzeko, sustatzeko eta aurrera eramateko.

Mahai-inguru, hitzaldi, txosten, adituen panel eta komunikazioen bidez, ondoko gaiak jorratuko dira, besteak beste: laneko gaixotasunak komunikatzeko modu berriak, arrisku fisiko eta kimikoei buruzko araudia, goi mailako prestakuntzarako Europako Esparru berria, Laneko Arriskuen Prebentzio arloaren kalitatea, komunikabideen eragina edo erantzukizun penala. Ikuspuntu teknikotik jorratuko dira, profesionaltasunez eta zorroztasunez.

 

Arrazoia: 
MADRILGO ERKIDEGOKO LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIORAKO ESKUALDEKO II. KONGRESUA
Antolatzailea: 
ENPLEGU ETA EMAKUME SAILA
Data: 
2008ko urriaren 20, 21 eta 22a
Lekua: 
Madrilgo Udaleko Biltzar Jauregia (Palacio Municipal de Congresos-Campo de las Naciones).
Lotutako esteka: 

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir