Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


EKONOMIA JARDUEREN 2009KO SAILKAPEN NAZIONALA (EJSN-2009) - 475/2007 ERREGE DEKRETUA, APIRILAREN 13KOA.

Autorea:  Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE) - Afiliazio eta Zerga Bilketarako Saila
Data:  26/11/2008

EKONOMIA JARDUEREN 2009KO SAILKAPEN NAZIONALA (EJSN-2009) - 475/2007 ERREGE DEKRETUA, APIRILAREN 13KOA.

 EKONOMIA JARDUEREN 2009KO SAILKAPEN NAZIONALA (EJSN-2009) - 475/2007 ERREGE DEKRETUA, APIRILAREN 13KOA.  

Kontsulta ezazu Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalari (EJSN/CENAE) eta tarifa ofizial berriei buruzko informazioa, 2010erako eguneratua.



2009ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean Ekonomia Jardueren 2009ko Sailkapen Nazionala onartzen duen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretua.

Estatistikako Institutu Nazionalak egindako EJSN 93ren eta EJSN 09ren arteko baliokidetza-taulen arabera, EJSN 93 egungo kodea EJSN 09 ugaritan banakatuta duten enpresentzat beharrezkoa izango da enpresaburuak kodea zuzen idaztea.

Aipaturiko idazpena egiteko, Diruzaintzak Internet bidezko beste transakzio bat gaitu du, haren bidez egungo EJSN 93ren arabera enpresari aplikagarri izan dakizkiokeen EJSN-2009 kodeak kontsultatu ahal izateko eta, aukerakoen artean, haren jarduera ondoen definitzen duen EJSN-2009 kodea adierazteko.

Transakzio berri horri "Jarduera Ekonomikoaren Idazpena" deritzo, eta 2008ko apirilaren 16az geroztik erabil daiteke.

Idazpen hori 2008ko azaroaren 1a baino lehen egin behar izango da, izan ere, egun hori iritsi eta idazpena egin ez bada, Diruzaintzak konbertsio automatikoa egingo du eta egoki dakizkiokeen aukerakoen artean balio handienekoaren ATrako kotizazio-tasari dagokion kodea emango dio.

Konbertsio hori azaroan egingo da, eta RED sistemaren transakzioen bidez emandako balioa kontsultatu ahal izango da; transakzio horietan azaltzen da datu hau, baita EJSN09ren idatzi zein kontsultatzeko transakzio espezifikoan ere.

 Erlazionatutako dokumentazioa: 
 Erlazionatutako lotura: 

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir