Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


DOAKO MAHAIGAINEKO ATZEKO PLANOAK ETA PANTAILA BABESAK (NEGUA)

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Web eremua eta diseinua
Data:  19/12/2008

DOAKO MAHAIGAINEKO ATZEKO PLANOAK ETA PANTAILA BABESAK (NEGUA)

DOAKO MAHAIGAINEKO ATZEKO PLANOAK ETA PANTAILA BABESAK (NEGUA)

Gure web orrian ikusi ahal izan duzun moduan, Fraternidad Muprespan praktikoak izan nahi dugu, diseinu ona bereziki dugu gustuko eta, batez ere, natura maite eta defendatzen dugu. Aurretiaz elkarren artean inolako loturarik ez duten 3 ideia hauek nahasiz, zure eskura jartzen dugun produktu bat sortu dugu.

Mahaigaineko atzeko plano dotore eta ikusgarriak dira, urtaroz urtaro gure web-orria janzten duen naturaren irudiak, hain zuzen. Irudietan garaian garaiko urtaroko (kasu honetan, neguko) egutegia jarri dugu; saguarekin klik egitea nahikoa da berehala egungo egutegia bistaratzeko.

Jarraian, zure beharretara gehien egokitzen diren egutegien eta pantaila-babesen paketeak deskarga daitezke:

 Fraternidad Muprespako MAHAIGAINEKO ATZEKO PLANOAK (negurako bertsio berezia)  

Zure ordenagailuan fitxategiak deskargatu eta deskonprimitu ondoren, mahaigaineko atzeko plano gisa erabili ahal izango dituzu; horietako edozeinetan saguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta "Ezarri mahaigaineko atzeko plano gisa" aukera hautatu behar duzu..

1. 800x600 pixeleko bereizmena duten monitoreetarako atzeko planoak Deskargatu
2. 1024x768 pixeleko bereizmena duten monitoreetarako atzeko planoak Deskargatu
3. 1280x1024 pixeleko bereizmena duten monitoreetarako atzeko planoak Deskargatu


 Fraternidad Muprespako PANTAILA BABESAK (negurako bertsio berezia)  

Fitxategia zure ordenagailuan deskargatu eta deskonprimitu ondoren, pantaila-babes gisa erabili ahal izango duzu; haren gainean "klik bikoitza" eginda instalatzekoa exekutatu besterik ez duzu egin behar. Desinstalatu nahi izanez gero, instalatzeko hau bera exekuta dezakezu berriro, edo kontrol-paneleko "gehitu eta kendu programak" aukeraren bidez ken dezakezu.

1. Pantaila-babes murriztua (3 irudi) Deskargatu
2. Pantaila-babes ertaina (7 irudi) Deskargatu
3. Pantaila-babes osoa (20 irudi) Deskargatu

Zure gustukoa eta erabilgarria izatea espero dugu!


Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir