Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


FRATERNIDAD IKERKETA: "ZAURIEN TRATAMENDUA LASER INFRAGORRIAREKIN"

Autorea:  M. Conde Quintero, M. J. Toscano Arroyo eta E. Estévez Lampón - Fraternidad Muprespa
Data:  10/06/2009

<b>FRATERNIDAD IKERKETA:</b> "ZAURIEN TRATAMENDUA LASER INFRAGORRIAREKIN"

"ZAURIEN TRATAMENDUA LASER INFRAGORRIAREKIN.DOSI EGOKIRAKO HURBILKETA.

ALBISTEAREN DATUAK  

Fraternidad Muprespak jarduera mediko-sanitarioak hobetzeko eta garatzen duen nahiaren emaitza gisa, eta bezeroarentzako arretako gure dekalogoan azaltzen den bezala,

"Fraternidad Muprespak, bezeroaren beharrak asetze aldera, taldelanean jardungo du eta arreta hobetzeari eta zerbitzu hobeak eskaintzeari ekingo dio, hobekuntza-helburu berriak planteatuta" (Bezeroaren arretarako dekalogotik ateratakoa, 10. puntua. ACAI proiektua)
gure langileak horretan ahalegintzen dira.

 

Huelvako asistentzia-zentroko fisioterapia, traumatologia eta erizaintza zerbitzuetan aplikazio-teknika bat eta sendaketa-protokolo bat ikertu eta garatu dute, zauriak laser infragorriarekin tratatzean oinarritutakoa. Lan honek artikulu honi bide eman dio: "Zaurien tratamendua laser infragorriarekin. Dosi egokirako hurbilketa", M. Conde Quinterok eta E. Estévez Lampónek sinatutakoa, M.J. Toscano Arroyorekin lankidetzan.

Profesional hauen lanak oso harrera ona izan du medikuntza-komunitatean, eta Cuestiones de Fisioterapia aldizkarian argitaratu da. Aldizkari hau Sevillako eta Alcalá de Henareseko unibertsitateek argitaratzen dute, eta Andaluziako, EAEko, Gaztela Mantxako, Madrilgo eta Balear Uharteetako elkargo profesionalek dibulgazio zientifikoko organo gisa hartzen dute. Gaur egun, fisioterapia arloko informazioaren eta ikerketen argitalpen garrantzitsuena da estatu mailan.

Gainera, artikulu hori izan da Mario Jesús Quintero Velok eta Ana Vivas Pérezek Traumatologiako eta Ortopediako Erizaintza Elkartearen (AEETO) VIII. Biltzar Nazionalean, 2009ko apirilean Cádizen egindakoan, laser infragorriarekin sendaketak egiteari buruz aurkeztutako posterraren inspirazio-iturria. Artikulu original gisa argitaratu zen, zauriak laserrarekin tratatzeko teknika konbentzionalaren egokitzapen berritzailea dakarrelako, normalean era honetako patologiak tratatzeko erabili ohi denaz bestelako aparatu batekin egiten da, gainera, eta emaitza bikainak eman ditu.

Fraternidad Muprespak erreferente bihurtzeko duen nahiaren beste adibide bat da hau, kasu honetan, pazienteen sendaketa bizkortzen duen eta, beraz, asistentziaren kalitatea hobetzen duen tratamendu fisioterapeutiko propioko teknika baten ikerketaren eta garapenaren bidez gauzatu dena.

Artikulu horren inguruko dokumentazioa erantsi da.

Izenburua:
Zaurien tratamendua laser infragorriarekin. Dosi egokirako hurbilketa.
Autorea
M. Conde Quintero, M. J. Toscano Arroyo eta E. Estévez Lampón
Argitalpena:
"Cuestiones de Fisioterapia" aldizkaria
Aurkezpen-ekitaldia:
Traumatologiako eta Ortopediako Erizaintza Elkartearen (AEETO) VIII. Biltzar Nazionala.
Erlazionatutako dokumentazioa:


Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir