Imagen Noticias

MUTUALITATEAREN <b>ALACANTE</b>KO LAGUNTZA ZENTRO ETA EGOITZA BERRIAREN INAUGURAZIOA

Centros FM
Egilea
Fraternidad-Muprespa
EKITALDIARI BURUZKO DATUAK  

2009ko azaroaren 25ean ospatu zen Alacanten Fraternidad Muprespa mutualitatearen instalazio berriak inauguratzeko ekitaldia. Hirian hedatzen ari den gune berri eta garrantzitsuan dago (Bellea del Foc kalea, 6), eta zentroak kanpo eta barne arkitektura diseinu onenetakoa du. Hiru altueratan banatuta dago, ia 750 metroko beheko solairuarekin, lan istripuei eta errehabilitazioari eskainita.

Fraternidad Muprespa Mutualitatearen zuzendari nagusi laguntzaile Francisco Francések esker hitzak izan zituen agintari, GSINeko eta GSDOko arduradun, mutualista, laguntzaile eta ordezkaritzako langileentzat, eta mutualista, langile eta, hedaduraz, alacantar guztiei eskura jartzen zaizkien osasun instalazioen garrantzia nabarmendu zuen.

Hiriburuko Zirkulazio, Segurtasun eta Garraio arloko zinegotzi arduradunak eman zion amaiera ekitaldiari, mutualitateak bere instalazioak eta laguntza zerbitzuak handitzeko eta hobetzeko eginiko apustua eskertuz, eta, alkatearen izenean, zentro zoragarri hau inauguratutzat eman zuen.

 

Arrazoia:
ALACANTEKO LAGUNTZA ZENTRO ETA EGOITZA BERRIAREN INAUGURAZIOA
Antolatzailea:
FRATERNIDAD-MUPRESPA. Alacanteko Zuzendaritza Probintziala
Eguna:
2009ko azaroaren 25a, asteazkena
Ekitaldiko irudia:

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"