Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD MUPRESPAK 2010 BIODIBERTSITATE BIOLOGIKOAREN NAZIOARTEKO URTEAN PARTE HARTZEN DU

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Fraternidad Muprespa
Data:  20/02/2010

Fraternidad Muprespan, beti eman izan diogu garrantzi berezia ingurumenarekiko errespetuari eta babesari; eta gai horrekiko konpromiso aktibo etengabea hartu dugu. Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ekimenak 2010. urtea "Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea (AIB)" izendatzea benetan garrantzitsua iruditzen zaigu gure planetaren errealitateari buruz kontzientziatzeko. Horretarako, laneko istripuen mutualitatetik, NBEren proposamena babestu eta zabaldu nahi dugu, "biodibertsitatearen garrantziaren kontzientziazioa mundu guztian areagotzeko".

Dibertsitate biologikoa bizitza da

Dibertsitatea gure bizitza da

2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea - Fraternidad Muprespa - Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen mutualitatea

Gure web korporatiboa milaka profesional eta enpresen eguneroko elkargunea da eta, hori aprobetxatuz, ekimen honen mezua zabaltzeko baliagarriak izan nahi genuke. Horretarako, 2010ean, web orriaren ohiko irudiak erabiliko ditugu, baita horren bidez eskura daitezkeen gainontzeko produktu elektronikoak ere (pantaila babesleak eta mahaigainen atzealdeak), desagertzeko zorian dauden hainbat espezie erakusteko. Fraternidad Muprespatik, irudi horiek ikusten dituen edozein pertsonak segundo batez gure planetaren errealitatearen kontzientzia izateko eta hori hobetzeko eguneroko ekintza txikiei buruzko hausnarketa egiteko balio izatea espero dugu.

Gaiaren berri edukitzera, hausnartzera eta mezu hau zabaltzera gonbidatzen zaitugu.

Informazio zehatza eta beren ekimenetan modu aktiboan parte hartzeko aukera emango dizuten erakunde ugari daude. Informazio gehiago nahi izanez gero...


2010. URTEA OSPATZEN

FMk PARTE HARTZEN DU...

ARRISKUAN DAUDEN ESPEZIEAK

BALIABIDEAK


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir