Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

MUTUALITATEAREN MÓSTOLESKO ARRETA ZENTRO BERRIAREN INAUGURAZIOA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Madrilgo Probintziako Zuzendaritza
Data:  16/04/2010

2010eko apirilaren 8an Fraternidad Muprespa laneko istripuen eta lanbide gaixotasunen mutualitateak Móstoles hiriko aldi baterako ezintasun gertakizunen kudeaketa eta laguntza zentro berriaren inaugurazio ekitaldia egin zuen. Hiriko alkate Esteban Parro eta Mutualitateko zuzendari nagusi Fernando Eguidazu arduratu ziren dagoeneko zerbitzuak ematen hasi den eraikin berria inauguratzeaz.

Zentroak, 1.700 m2-ko azalera duenak eta 3,5 milioi euroko inbertsioaz baliatu denak, laneko istripu larrialdiei erantzuteko laguntza zerbitzuak ditu, baita gertakizun arruntak kudeatzeko eta kontrolatzeko ere, eta errehabilitazio zerbitzuak, 200 m2 baino gehiagoko gimnasioarekin eta elkartutako enpresetako langileekin ikastaroak egiteko bi prestakuntza gelarekin.

Móstolesko zentroa hiru solairuko eraikina da, hiri honetako hedapen-industrialdeetako batean eraiki dena. Instalazio berriek industria eremu horretan kokatutako enpresei eta langileei emango dizkiete zerbitzuak. Fraternidad Mupresparen zentro horren inaugurazioa, Esteban Parroren hitzetan, "albiste bikaina da Móstoleserako, osasun eta lan arloan duen esanahi praktikoagatik eta udalerrian enpresa berri bat martxan jartzeak duen sinbologiagatik".

Arrazoia:
MÓSTOLESKO LAGUNTZA ZENTRO ETA EGOITZA BERRIAREN INAUGURAZIOA
Antolatzailea:
Madrilgo Probintziako Zuzendaritza
Data:
Osteguna, 2010eko apirilaren 8a
Lekua:
Avda. de la Reguera 5, "La Fuensanta" industrialdea
Ekitaldiko irudia:
Fraternidad Mupresparen Móstolesko egoitza berriaren inaugurazioa

 Joan zentroaren fitxara

 Mutualitatearen zerbitzuen katalogoa

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir