Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

APIRILAREN 28A, LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila
Data:  20/04/2010
  EGON ZAITEZ ADI PREBENTZIO ARLOAN

Haur meatzaria - Museo arkeologiko nazionala

Haur meatzaria
(Museo Arkeologiko Nazionala)

APIRILAREN 28ko OROIPENA

1996az geroztik munduko sindikatuek laneko istripuetako eta laneko gaixotasunen biktimak omentzen dituzte apirilaren 28an.

1999az geroztik, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Batzorde Nazionalak proposatuta, 1999ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak apirilaren 28a Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna izango zela zehaztu zuen.

2003az geroztik, hiru alderdiko Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) sindikatuen ekimena onartu eta munduko urteko Jardunaldi bihurtu zuen, lanak eragindako istripu eta gaixotasunei buruz ohartarazteko eta munduan arazo horiek gutxitzeko eta saihesteko.

Data horren inguruan, herrialdeko eta nazioarteko zenbait erakundek adierazpenak egiten dituzte, ekintzak bultzatzen dituzte eta jarduerak antolatzen dituzte, herritarrek, instituzioek eta arazoari lotutako erakundeek hausnar dezaten.

Jarduera guztietan ezinbestekoak dira informazioa eta hedapen zabala. Izan ere, lehentasunezko helburua da ahalik pertsona eta instituzio gehienetara heltzea, arazo honen inguruko kezka eta ekimena sustatzeko eta irtenbidea ekarriko duten neurriak bultzatzeko. Lemak aukeratzeko helarazi nahi den helburua eraginkortasun komunikatiboa ahalbidetzen duen mezuan laburtzen da.

OROIPEN JARDUNALDIA

Fraternidad Muprespak, laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako jardueren esparruan, bat egiten du oroitzapen horrekin duela urte batzuetatik hona eta laneko osasuna sustatzeko jarduera dibulgatiboak jartzen ditu abian.

Datorren maiatzaren 11n Granadako Zientzien Parkean, Lan ministroak lagunduta, ondoko erakusketa inauguratuko da: “Lana eta osasuna. Babesetik prebentziora”. Erakusketa hau ibiltaria izango da, Espainiako hirietan barrena, 2010 eta 2011 urteetan zehar. Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Institutu Nazionalak, Francisco Largo Caballero Fundazioak eta Fraternidad Muprespak antolatzen dute.

Gure Mutualitateak bere jardunaldi tradizionala antolatzen du Paseo de La Habana pasealekuko (83-85 zk.) ekitaldi aretoan, apirilaren 28an, 13:00etan, erakusketaren aurkezpen aurreratuarekin, eta bertan parte hartuko dute Emilio Castejón komisarioak eta Francisco Largo Caballero Fundazioko presidente Jesús Pérezek.

Jardunaldia Mutualitateko zuzendariordePedro Oya Aguilar jaunak aurkeztuko du, etaFernando Eguidazu Palacios zuzendari nagusiak emango dio amaiera.

Jardunaldian erakusketako parte den ikus-entzunezkoa jarriko da ikusgai.

FRATERNIDAD MUPRESPAREN KARTELA APIRILAREN 28rako

2010eko apirilaren 28ko kartelaren tematika eta diseinua prebentzioaren oinarrizko ideian oinarritu da. Kartoizko arrautza-ontzi bat aukeratzeko arrazoia objektu honekiko dugun hurbiltasuna eta etxeko istripuak prebenitzeko halakoak erabiltzearen eraginkortasun egiaztatua dira.

Fraternidad Mupresparentzat oso berezia da apirilaren 28a (laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko eguna), garrantzitsua baita inplikatutako partaide guztiak, langile zein enpresariak eta erakunde ezberdinak, laneko prebentzioan aplikatu beharreko neurri guztiak erabiltzeko beharrez kontzientziatzea. Mezu hori zabaltzeko asmoz hartu da ondoko lema: “Egon zaitez adi… prebentzio arloan”.

Esaldi honekin eta lan inguruneko prebentziorako beharrezkoak diren baliabide guztiak jartzeko beharrarekin lan eginez, kartel bat sortu da. Bertan, egunerokoa eta denon hurbilekoa den objektu honen irudia azaltzen da; aurretiaz prebenitzearen garrantzia nabarmentzen du mezuak, lan inguruneko eta, horrez gain, pertsona bakoitzaren eguneroko bizitzako ezbeharrak saihesteko.

Konposizioak arrautza-ontziari garrantzi handiagoa eman nahi dio prebentzio baliabide gisa (horregatik, koloretako ertza du), haren edukiari baino gehiago, arrautzak (langilearen ahultasunaren metafora da, benetako defentsa bakarra kasko sinplea duena, prebentzio azterketarik gabeko lan ingurunean).


 Laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko egunaren kartela - Fraternidad Muprespa

 LANEren ekitaldiaren kartel ofiziala

 Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE)

 Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia

 Arrisku ebaluazioari buruzko Europako kanpaina

 Global Unions


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir