Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD MUPRESPAK INFORMAZIOAREN SEGURTASUNERAKO KUDEAKETA SISTEMA (SGSI) EZARRI DU, ISO UNE/IEC 27001:2007 ARAUAREN ARABERA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Informazio Sistemen Zentroa
Data:  14/01/2011
AENOR ziurtagiria (ISO UNE/IEC 27001:2007)

Fraternidad Muprespak, Gizarte Segurantzako laneko istripuen eta gaixotasunen mutualitateak (275 zk.), Informazioaren Segurtasunerako Kudeaketa Sistema (SGSI) ezarri du, ISO UNE/IEC 27001:2007 arauaren arabera. SGSI AENORek ikuskatu du eta dagokion ziurtagiria eskuratu du. SGSIk Informazio Sistemen Zentroak garatzen dituen aplikazio eta zerbitzu informazio guztiei eragiten die, besteak beste, sorospen medikuntzako eta historia klinikoelektronikoko aplikazioei.

Ziurtagiriak garrantzi handia du “bereziki babestutako” datu pertsonalez baliatzen den ingurunean, esate baterako, mutualitatearen laguntza zentroetan arreta jasotzen duten langileen osasunari buruzkoak.

Kudeaketa sistema berri hau AENORek kalitatearen arloan (ISO 9001:2008) eta ingurumen kudeaketaren arloan (ISO 14001:2004) emanak dituen ziurtagirien osagarri da eta, beraren bidez, Fraternidad Muprespak mutualitateko kide guztiei eskainitako zerbitzuari lagunduko dion informazio sistemen multzoa eskaini nahi du, hala, kalitatea, segurtasuna eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboari loturiko bere printzipioekiko koherentzia bermatzeko.

Fraternidad Muprespa bere sistema informatiko guztiak ISO 27001 estandarraren arabera ziurtatzen dituen lehenengo mutualitatea da, sorospen medikuntzako aplikazioak barne.


 Kalitate ziurtagiria

 ISO UNE/IEC 27001:2007 AENOR arauaren arabera

 ISO UNE/IEC 27001:2007 IQNET arauaren arabera

"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir