Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

BERTSIO DIGITALARI ESKER, LA MUTUA ALDIZKARIA BERRIRO ARGITARATUKO DUGU!

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Lan Istripuen eta Laneko Gaixotasnen S.
Data:  24/01/2011

22. zenbaki honekin, berriro hasiko gara "La Mutua" aldizkaria argitaratzen, formatu digitalean bakarrik. Zenbaki honek, bigarren etapa honetako hamalaugarrenak eta azkenak, amaiera eman die 2002tik aldizkaria osatu duten 150 artikulu baina gehiagori eta beste horrenbeste egileren lanari.

LANEKO SEGURTASUNA: PREBENTZIOAREN JATORRIA izenburupean, segurtasunari buruzko hamalau lan aurkeztu ditugu, jarduera sektore ezberdinetan oinarritutakoak:

   - Meatzaritza; Javier Madera, Manuel Martínez eta beste batzuen artikuluekin.

   - Burdingintza; López Carrascosa, Menéndez eta García

   - Naranjok
lehengo Ensidesako segurtasunaren historia kontatu digute.

   - José Antonio Lagaresek ontziolei eta sintesi arriskuei buruz hitz egin digu.

   - Sektore elektrikoa, Endesaren ikuspuntutik.

   - Eta baita herri lanetako eta Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos sozietateko segurtasuna ere.

Era berean, aipamen berezia egin nahi diogu Emili Castejóni, egindako ikerketa lanagatik eta bere artikuluagatik: Laneko segurtasuna: bilakaera eta egungo erronkak; eta baita Antonio Muñoz Muñozi ere, Industria segurtasuna. Bilakaera eta egungo egoera. artikuluan Industria Ministerioaren ikuspuntua azaltzen baitigu.

Stefano Boyk eta Ulrico Bambergek makinen segurtasunaren ikerketari aplikatutako Feedback metodoari buruz hitz egin digute.

Eta laneko istripuei eta gaixotasun profesionalei buruzko beste bi lan gehiago ditugu. Lehenengoa Alejo Frailerena eta bigarrena Pablo López Callerena.

Bereziki nabarmendu nahi dugu Leongo Unibertsitateko Gorputz eta Kirol Hezkuntza Sailak, Tragsak eta Fraternidad  Muprespak egindako lana, Baso suteak itzaltzen adituak hartzeko ahalegin berezia artikuluan ikus daitekeena. Artikulu horrek hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, 2010eko "Batefuegos de Oro" saria, basoko suteak itzaltzeko brigadetako langileen egoera fisikoari, nekeari eta errendimenduari buruz egindako ikerketa bikainagatik.

Ezin dugu ahaztu gure Behatokia atala, lotako apneari buruzko artikulu bat barne hartzen duena.

Zure gustukoa izatea espero dugu.

La Mutua aldizkaria, 22. zk.


Ikusi argitaratutako aldizkariaren zenbaki berria

“La Mutua aldizkariko harpidedun izan nahi dut

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir