Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

HIRU PERTSONETATIK LAUK TABAKOAREN AURKAKO LEGE BERRIAK LANGILEEN LAN BALDINTZAK HOBETZEN DITUELA USTE DUTE

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  03/02/2011

Fraternidad Muprespan dugun erronka gure mutualisten iritzia eta beharrak ezagutzea da, egunero zerbitzu hobeago bat eskaintzeko asmoz. Asmo horri itxura emate aldera,  webgune korporatibo bat jarri dugu abian (http://www.fraternidad.com). Galdera arrunt bakar  batez eta erantzun ugariz osatutako formatua duen gune horren bidez, interesgarriak izan daitezkeen gaien inguruko sentimenduak eta iritziak biltzeko aukera izango dugu.

Aukera horrekin gure webguneko bisitari guztiei beren iritzia eskatu zaie tabakoaren kontsumoa arautzen duen eta langile ugariren lan baldintzei zuzenean eragiten dien Espainiako 42/2010 Lege berria ezartzearen inguruan. Inkesta horretatik ateratako emaitzen arabera, parte-hartzaileen % 74 Legearen alde dago, eta horietatik % 55en ustez hainbat eremu hartzen dituelako da batez ere erabilgarria, eta % 19k, berriz, sukaldaritza eta ostalaritza bezalako sektoreetarako bakarrik balio duela adierazi du.
Aitzitik, parte-hartzaileen % 26k zalantza du lege berriaren baliagarritasunaren inguruan, % 22k aurreko legea nahikoa zela uste du eta gainerako % 4k errespetatuko ez delako erabilgarria ez dela izango adierazi du.

Datu horiek agerian uzten dute langileen lan baldintzen hobekuntzan eragiten duten alderdiak arautzeko neurriek duten garrantzia eta onarpena.

Inkestaren grafikoa


FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEAK EGINDAKO INKESTAK

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir