Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

GIZARTE SEGURANTZAKO ESTATU IDAZKARIAK “LANA ETA OSASUNA: BABESETIK PREBENTZIORA" ERAKUSKETA INAUGURATU DU LEONEN

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila
Data:  14/02/2011

Otsailaren 11n inauguratu zuten, Leonen, “Lana eta osasuna: babesetik prebentziora" erakusketa ibiltaria, eta han egongo da martxoaren 20ra arte.

Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute Gizarte Segurantzako estatu idazkari Octavio Granadok, Gaztela eta Leongo Juntako bigarren presidenteorde Tomás Villanuevak, UGTko Lan Osasuneko idazkari Marisa Rufinok, Largo Caballero Fundazioko presidente Jesús Pérezek, Fraternidad Muprespako zuzendari gerente Carlos Arandak eta erakusketaren komisario Emili Castejónek.

Octavio Granadok adierazi zuen beharrezkoa dela prebentzioan diru gehiago gastatzea, eta gaixotasunen ondorioen prebentzioan gutxiago gastatzea.

Largo Caballero Fundazioko presidenteak, Jesús Pérezek, azpimarratu zuen prebentzioaren kultura sustatu behar dela eta kultura hori enpresetan errotu behar dela.

Carlos Arandak nabarmendu zuen guztion lana dela lan baldintzak hobetzea, eta, aurrerapauso handiak eman ditugun arren, oraindik ere asko dagoela egiteko. Halaber, oinarrizkotzat jo zuen zabalkunde eta sentsibilizazio lana.

Erakusketa Leongo Museoan dago (Pallarés eraikina; Santo Domingo plaza, 8). Handik beste hiri batzuetara eramango dute; Gijonera eta A Coruñara, esate baterako.

 

Erakusketaren inaugurazioa, Leonen

TRIPTIKOA

ERAKUSKETAREN KOKAGUNEA

EXPOTRABAJOYSALUD.ES

"Su Mutua - Calidad y Servicio, 365 días al año"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir