Imagen Noticias

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEAK eta IBERIA-k LSGIN-EN AURKEZTU DUTE AIREKO LANGILEEK ERRADIAZIO IONIZATZAILEETARAKO DUTEN ARRISKUEN INGURUKO AZTERKETA TEKNIKO ETA BIOLOGIKOAREN JARDUNALDIA

General
Egilea
Fraternidad-Muprespa

Pasa den otsailaren 18an, ostiralean, Fraternidad Muprespa mutualitateko Zuzendari Nagusi Carlos Arandak, Iberiako Lan Prebentzioko Zuzendariorde Jose Mª de Bonak eta INSHTko Zuzendari Concha Pascualek Fraternidad Muprespak babestu duen hegaldiko langileek Erradiazio Ionizatzaileen Eraginpean lan egitearen gaineko Analisi Tekniko eta Biologikoaren ikerketaren emaitzak aurkeztu zituzten Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutuaren Ekitaldi Aretoan (C/ Torrelaguna, 73 28027-Madril).


Oso modu didaktiko eta entretenigarrian aurkeztu zituzten José Carlos Sáezek, Energia, Ingurumen eta Teknologiaren Ikerketa Zentroko ikertzaileak, eta Rafael Herranz medikuak, Hospital Clínico Universitario Gregorio Marañón ospitaleko Erradioterapia Zerbitzuko buruak, bertaratutakoek egindako galderei erantzunez egindako lanen emaitzak, eta beren lanbideari atxikitako erradiazio ionizatzaileen eraginpean lan egiteak osasuneko arriskurik ez dakarrela esanez lasaitu zituzten hegaldiko langileak.

 


ERAKUSKETA LEKUA

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"