Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNAREN OMENALDIA OSPATU DU FRATERNIDAD MUPRESPA-K

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  28/04/2011
Laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko eguna

Mutualitatean ohikoa den bezala, atzo, apirilak 27, Laneko istripu eta gaixotasunen biktimak omentzeko apirilaren 28ko eguna ospatu genuen. Fraternidad-Muprespa-k duen Ospitale Zentralaren egoitzan izan zen ekitaldia, Paseo de la Habana pasealekuan, eta enpresa mutualista eta kolaboratzaile ugari bertaratu zen.

Carlos Aranda jaunak, Fraternidad Muprespa-ko zuzendari nagusiak, eman zion hasiera ekitaldiari, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren garrantziari eta laneko istripuen ondorioz gertatzen diren heriotzak saihesteko mutualitateek duten zeregin garrantzitsuari buruz hitz egin zuen.

María Teresa Quílez Félez andreak, Gizarte Segurantzako ekonomi eta finantza azterketa eta plangintzaren zuzendariorde nagusiak, hartu zuen hitza ondoren. Kotizazio-tasek azken urteetan izan duten beharrezko bilakaera azaldu zuen, eta tasa horiek nola aplikatu behar diren jarduera ekonomikoaren errealitatera egokitzeko eta jarduera bereko enpresen egoera homogeneizatzeko, azterketak errazago egitea ahalbidetze aldera. Bonus sistemaren aurkezpen bikaina egin zuen ondoren, iazko kanpainaren azterketari buruzko aldez aurreko datu batzuk emanez. Horien artean, aldeko ebazpenen kopurua azpimarratu zuen, 6.600 inguru (guztira 10.500 inguru aurkeztu ziren). Amaitzeko, hurrengo adierazpenak egin zituen: kotizazio-tarifen eredua sinplifikatzen jarraitu beharra zegoela, istripuen gaineko informazio-sistema egoki bat behar zela eta laneko ezbeharrak murrizten eta babesten modu eraginkor eta egiaztagarrian lagunduko duten enpresentzako pizgarri-sistema mantendu beharra zegoela.

Adrián González Martín jaunak, Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzako Lan Harremanak, Lan Arriskuen Prebentzioa eta Berdintasun Neurriak koordinatzeko zuzendariorde nagusiak, primeran azaldu zituen Bonusaren inguruko mugikotasun-planak, baina Laneko Ikuskaritza eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusia laneko trafiko-istripuak jarduera egokien eskuliburuak erabiliz (besteak beste) murrizteko egiten ari diren lanaren gainean hitz egin zuen batez ere, laneko trafiko-istripuak murrizte aldera; izan ere, halako istripuek gora egin dute eta "in itinere" istripuek eta orokorrean gertatzen diren trafiko-istripuek, berriz, behera.

Azkenik, Concepción Martín de Bustamante andreak, Telefónica-ko Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko zuzendariak, bere enpresaren kasua primeran azaldu zuen eta, bereziki, zuzentzen duen Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuaren kasua. Nahiz eta zerbitzu horren jarduerak konplexuak eta heterogeneoak izan, fruitu onak ematen ari da Segurtasunaren, Osasunaren eta Ongizatearen Kudeaketa Sistema bat ezartzeari esker. Gaur egun, bere hitzek adierazi dutenez, Prebentzio Zerbitzu Mankomunatua lan handia egiten ari da OSHAS ziurtagiria Telefónica-ko talde guztiarentzat eskuratzeko, ezbehar kopurua pixkanaka murrizteko eta saihesteko etengabeko hobekuntza-bidea izan dadin.

Carlos Aranda jaunak bertaratu zirenei eskerrak emanez eta datorren urterako gonbitea luzatuz eman zion amaiera jardunaldiari.

Laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko eguna

Laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko egunaren kartela - Fraternidad Muprespa

Apirilaren 28ko Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren albistea

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir