Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEA EZAGUTARAZTEKO JARDUNALDIA EGIN DA LANZAROTEN ENPRESA ETA KOLABORATZAILEENTZAT

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  29/04/2011

Jardunaldi atsegina egin zen pasa den apirilaren 27an Lanzaroteko Merkataritza Ganberan mutualitateko enpresari eta kolaboratzaileentzat eta Ganberak gonbidatutako beste zenbaitentzat.

Ganberako idazkariak eman zion hasiera ekitaldiari. Fraternidad Muprespa mutualitateari eskerrak eman zizkion, beren egoitzetara Fraternidad mutualitatearen eta Lanzaroteko Merkataritza Ganberaren arteko etorkizun oparoa iragartzen duen ekimena eramateagatik.

20 kide baino gehiago hurbildu ziren. Julio Santos jaunak, Fraternidad Muprespa-ren sareko zuzendariak, Extranet zerbitzuari buruz hitz egin zuen eta Pedro Varona jaunak, mutualitate bereko prebentzio teknikariak, 2010eko Bonus Kanpainaren berri eman zuen.

Mutualitateko ordezkariak, Pedro Figueras jaunak, hartu zuen hitza ondoren. Ekitaldira hurbildu zirenei eskerrak eman eta gure mutualitateak komunikazioaren alorrean zituen erronka berriak azaldu zituen, gure etorkizuneko estrategiaren "egiteko" nagusi direnak. Ganberaren eta Mutualitatearen arteko harremanak ezartzearen garrantziaz ere jardun zuen, eta ganberari eskerrak eman zizkion jardunaldi hauek eta beste batzuk uharteko enpresari guztientzat garatzeko eskainitako laguntzagatik.

BONUS 2010 KANPAINA ZABALTZEKO JARDUNALDIA LANZAROTEN


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir