Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEA EZAGUTARAZTEKO JARDUNALDIA EGIN DA LAS PALMASEN

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  29/04/2011

Jende ugari bildu zen Kanaria Handiko Las Palmasko CLUB NATACION METROPOLE klubean Mutualitateak antolatutako jardunaldietara; 60 pertsona baino gehiago bertaratu ziren, kolaboratzaile eta enpresarien artean, eta erakunde publikoetako hainbat pertsona ere bertan izan ziren, hurrengo hauek besteak beste: Kanarietako Laneko Ikuskatzaileko burua, Las Palmasko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko probintzia-zuzendaria, GSINeko probintzia-zuzendariordea, Lan Segurtasuneko Kanarietako Institutuko Prestakuntzako burua, Osasun-erabiltzaileen eskubideen bulegoko (ODDUS) probintzia-burua, Kanarietako Gobernuko Osasun Kontseilaritza eta Lan Osasunerako Unitateko ikuskatzaile burua.

Fraternidad Muprespa-ko probintzia-zuzendariak, Carlos Machok, eman zion hasiera ekitaldiari; bertaratutako guztiei eskerrak eman eta Fraternidad Muprespa-ren Plan Estrategikoaren berri eman zuen (komunikazioa alderdi nagusien artean duena), eta alderdi hori jardunaldien bidez sustatzeko zuen asmoa ere azaldu zuen. Komunikazio internautaren garai berriaren eta mutualitateak bitarte horretan (internet, Web korporatiboa, extranet eta gizarte-sareak) aitzindari izaten jarraitzeko zuen interesaren inguruan ere jardun zuen. "Jardunaldi Garbiak" izango zirela ere aipatu zuen, non paperik ez zen entregatuko, "Basoen Nazioarteko Urtearekiko" konpromisoa zela eta; eta "Munduko Ituna" zertan datzan azaldu zuen labur-labur, eta CD, Pendrive eta antzeko bitartekoen bidezko aurkezpena egin zuen.

Julio Santos jaunak, Sare Saileko zuzendariak, Gizarte Segurantzaren azken erreformen berri eman zuen (Haurdunaldiko Arriskuak, Langile autonomoen lanuztea, seme-alabak gaixotasun larriekin dituzten gurasoentzako laguntzak); eta, ondoren, bertaratutako publikoak Extranet zerbitzuari eskainitako harrera ona azaldu zuen.

Pedro Varona jaunak, Kanarietako Prebentzioaren teknikariak, atsedenaldiaren eta kafe-orduaren ondoren, ezbehar-kopurua murrizteko lanean diharduten enpresei kuotak jaisteko sistema (BONUSA) zertan datzan argitu zuen.

Hiru ordu iraun zituen jardunaldiaren ostean, gaubeila atsegina egin zen Klubeko igerilekuetako terrazan, non gure herrialdeko mutualitate-sektorearen egungo egoeraren inguruan lasai-lasai hitz egin zen.

BONUS 2010 KANPAINA ZABALTZEKO JARDUNALDIA LAS PALMASEN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir