Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEA EZAGUTARAZTEKO JARDUNALDIA EGIN DA TENERIFEN KOLABORATZAILE ETA ENPRESA ELKARTUENTZAT

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  29/04/2011

Fraternidad Muprespa mutualitateak informazio-jardunaldi bat antolatu zuen 2011ko apirilaren 25ean, Santa Cruz Tenerifekoan duen probintzia-zuzendaritzan. Bertan izan ziren mutualitateko kolaboratzaile eta enpresa elkartuak.

Alvaro Morales Almenara probintzia-zuzendariak aurkeztu zuen ekitaldia eta Santa Cruz Tenerifeko Lan-harremanetako Graduatuen Elkargoko Pedro J. Hernández Reverón jauna aritu zen moderatzaile gisa. Erreferentziazko ekitaldian aurkeztu ziren gaiak oso interesgarriak iruditu zitzaizkien bertaratutako profesionalei, eta txosten bakoitzean zabaldutako eztabaidetan gehiengoek hartu zuten parte.

Lehenik eta behin, gurekin lan egiten duen Julio Santos jaunak, Sarearekiko Harremanetarako zuzendariak, MATEPSS mutualitateek kudeatzen dituzten zerbitzu berriekin lotutako guztia aurkeztu zuen.

Pedro Varona prebentzio teknikariak hartu zuen hitza ondoren; 2010eko Bonus Kanpaina eta gure webguneak bonus horiek izapidetzeko eskaintzen dituen erraztasunak azaldu zituen.

Julio Santos jaunak eman zien amaiera jardunaldiko txosten-txandei, gure kolaboratzaile eta enpresei gure Extranet zerbitzua erabil dezaten sustatuz eta zerbitzu horren bidez egin daitezkeen izapide berriak azalduz: ordainketa eskuordetuaren arazoak, haurdunaldiko edo edoskitzaroko arriskuen izapideak, ordainketa zuzena, gure bezeroen proba diagnostikoak eskuratzea, etab.

Azkenik, Alvaro Morales Almenara jaunak amaitu zuen ekitaldia, bertaratu ziren jende ugariri eskerrak emanez eta Lan-harremanetako Graduatuen Elkargoarekin eta bestelako erakundeekin era honetako ekitaldiak egiten jarraitzeko asmoa azalduz, eta hurrengo ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena luzatuz.

BONUS 2010 KANPAINA ZABALTZEKO JARDUNALDIA TENERIFEN


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir