Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEA ETA GRADUATUEN ELKARGO OFIZIALA EZAGUTARAZTEKO JARDUNALDIA EGIN DA SEGOVIAN

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  03/05/2011

Pasa den apirilaren 28an, Segoviako Lan-harremanetako Graduatuen Elkargo Ofizial txit goreneko prestakuntza-gelan, Fraternidad Muprespa mutualitatearen lankidetzarekin, lan-ezbeharren tasa murrizteagatiko kotizazio murrizketari eta 2010eko Bonus Kanpainari eta Kolaboratzaile eta Enpresentzako zerbitzu elektronikoei buruzko informazio-jardunaldia antolatu zen.

Jardunean dauden eta ez dauden lan-harremanetako graduatuak, lan-aholkulariak eta sozietate elkartuak gonbidatu ziren.

José Luis Bentio Bermejo jaunak, Segoviako Lan-harremanetako Graduatuen Elkargo Ofizialeko presidenteak, aurkeztu eta moderatu zuen ekitaldia.

Lan-harremanetako Graduatuen Elkargoko presidenteak eman zion hasiera ekitaldiari, mahaiko partaideak aurkeztuz eta Fraternidad Muprespa-ri ekitaldia antolatzen laguntzeagatik eskerrak emanez.

Miguel Ángel de la Torre Santos jaunak, Segoviako Fraternidad Muprespa mutualitateko probintzia-zuzendariak, ekitaldira hurbildu zirenei eta Lan-harremanetako Graduatuen Elkargoari eskerrak eman zizkien ekitaldia antolatzeko ezin eskertuzko laguntza eskaintzeagatik.

Moderatzaileak Mª Mar Morales González andrea aurkeztu zuen, Lan Istripuen (LI) eta Lanbide Gaixotasunen (LG) Prebentzio Saileko zuzendari dena, eta 2010eko Bonus Kanpainaren inguruan jardun zuen.

Bonusaren inguruko aurkezpenarekin amaitzean, moderatzailek Pedro Serrera Cobos jauna, Informazio Sistemen zuzendariorde nagusia, aurkeztu zuen, kolaboratzaile eta enpresentzako zerbitzu elektronikoen inguruan aritu zena.

Bertaratu ziren kolaboratzaile eta enpresek parte-hartze aktiboa izan zuten saioak iraun zuen bitartean. Bonusari eta gure Extranet zerbitzuari buruzko dokumentazioa eman zitzaien.

BONUS 2010 KANPAINA ZABALTZEKO JARDUNALDIA SEGOVIAN


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir