Imagen Noticias

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEAREN INFORMAZIO-JARDUNALDIA EGIN DA TARRAGONAN

General
Egilea
Fraternidad-Muprespa

Atzo asteazkena, maiatzak 4, Fraternidad Muprespa mutualitateak informazio-jardunaldi bat antolatu zuen enpresa eta kolaboratzaileentzat. Tarragonako probintziako enpresa eta kolaboratzaile ugari bildu zen bertan.

Carlos Sáez de Juan jaunak, Kataluniako eta Aragoiko lurralde zuzendariak, aurkeztu eta moderatu zuen jardunaldia. Fraternidad Muprespa mutualitateak bere enpresa eta kolaboratzaileekin duen hurbiltasun-konpromisoa eta mutualitatearentzat duela gutxi abiarazitako Plan Estrategikoak duen garrantzia azpimarratu zituen.

Eduardo Castro Pérez jauna, Prestazio Ekonomikoen Saileko zuzendaria, aurkeztu zen eta hurrengo egoeretan ematen diren prestazioen berri eman zuen: haurdunaldiko eta edoskitzaroko arriskua, langile autonomoen lanuztea eta minbizia edo gaixotasun larriren bat duten seme-alaben zaintza.

Arturo Jesús Ortega de Pablo jaunak, Lan Arriskuen Prebentzioko goi teknikariak, hartu zuen hitza jarraian, eta 404/2010 Errege Dekretuko hobari profesionalak (Bonusa) eskuratzeko behar diren baldintzak eta horiek urtero eskatzeak zekartzan abantailak azaldu zituen, eta izapideak errazago egiteko Extranet zerbitzuaren erabilera ere gomendatu zuen.

Sergi Frontons Isern jaunak, Mutualitatearen Garapen Saileko zuzendariak, hitz egin zuen amaieran, eta Fraternidad Muprespa mutualitatearen Extranet zerbitzuak kolaboratzaile eta enpresei eskaintzen dizkien ezaugarriak eta abantailak azaldu zituen.

Carlos Sáez de Juan jaunak eman zion amaiera jardunaldiari. Bertaratu ziren guztien parte-hartzea eskertu zuen, eta Fraternidad Muprespa mutualitateak era honetako jardunaldiekin jarraitzeko duen asmoa azaldu zuen.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"