Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

LAN EZBEHARRAK MURRIZTEAGATIKO KOTIZAZIO MURRIZKETEI BURUZKO JARDUNALDIA EGIN DA MÁLAGAN

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  06/05/2011

Pasa den asteazkenean, maiatzaren 4an, Fraternidad Muprespa mutualitatearen Málagako Probintzia Zuzendaritzan, martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretuari buruzko informazio-jardunaldia egin zen. Aipatu dekretuaren bidez, lan-istripuak murrizteko eta prebenitzeko modu berezian lagundu duten enpresei laneko gertakizunengatik kotizazioak murrizteko sistema bat nola ezarri arautzen da.

Enpresari, lan-aholkulari eta enpresa eta erakundeetan kudeaketaren eta lan arriskuen prebentzioaren alorreko ardurak dituztenentzat izan zen jardunaldia.

Errege Dekretuaren oinarrizko edukia azaldu zen eta 2010eko kanpainaren eskaerak egiteko behar ziren izapideen inguruan ere hitz egin zen arretaz, bertaratutakoek azaldutako kasuetan oinarrituz.

Jose Manuel Crespo Figuerola jaunak, Málagako Fraternidad Muprespa-ren probintzia-zuzendariak, aurkeztu zuen jardunaldia, eta José Luis Haro Alcázar jauna, Mutualitateko Lan Arriskuen Prebentzioko goi teknikaria, aritu zen txostengile-lanetan.

BONUS 2010 KANPAINA ZABALTZEKO JARDUNALDIA MÁLAGAN


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir