Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

NAFARROAKO LAN HERREMANETAKO GRADUATUEN URTEROKO TOPAKETA EGIN DA NAFARROAN ETA FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEAK PARTE HARTU DU BERTAN

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  09/05/2011

Pasa den maiatzaren 6an, ostiralean, Nafarroako Lan-harremanetako Graduatuen Urteroko Topaketa egin zen Iruñeko Medikuen Elkargoko areto nagusian.

Fraternidad Muprespa-k parte hartu du topaketa horretan, non probintzia osoko 100 elkargokide inguru bildu diren, eta pentsioen erreformaren eta erreforma horrek gizartean izan duen eraginaren inguruan jardun dute batez ere.

Pedro María Úcar jaunaren, Elkargoko presidentearen, aurkezpen labur baten eta José Ignacio Díaz Lucas jaunak, Fraternidad Muprespa mutualitateko probintzia-zuzendariak, egindako sarrera baten ondoren, Francisco Javier Aibar jaunak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko zuzendari nagusiak, eta José Antonio Panizo jaunak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko zuzendari nagusiak, beren txostena aurkeztu zuten.

Aurkezpen horien ostean, mahai-inguru bat egin zen elkar-hartze sozialari buruz. Bertan hartu zuten parte hurrengo hauek: Jose Antonio Sarría jaunak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidenteak, Juan Goyen jaunak, Nafarroako UGTko idazkari nagusiak, eta José María Molinero jaunak, Nafarroako Langile Komisioko (CCOO) idazkari nagusiak.

Afari entretenigarri batek eman zion amaiera ekitaldiari.

NAFARROAKO LAN HERREMANETAKO GRADUATUEN TOPAKETA


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir