Imagen Noticias

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEA EZAGUTARAZTEKO JARDUNALDIA EGIN DA MURTZIAN ENPRESA ETA LANKIDEENTZAT

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Pasa den ostiralean, maiatzaren 6an, jardunaldi bat egin zen Fraternidad Muprespa-ren kide diren enpresetako ordezkarientzat eta aholkularientzat.

Alejandro López Briones jaunak, Murtziako probintzia-zuzendariak, aurkezpena egin zuen, 2010 bonus kanpainari erreferentzia labur bat eginez, eta Extranet-ek, alegia, enpresentzako eta kideentzako kudeaketa-tresnak, bonuserako eta Mutualitatearen zerbitzuei lotutako alderdi guztietarako duen garrantzia aipatu zuen.

Jarraian, Jesús Manuel López Pérez jaunak hartu zuen hitza, Lan Arriskuen Prebentziorako goi teknikariak, hitzaldi tekniko bati ekiteko; lehenik, Bonusa eskatzeko baldintzak eta prozedurak azaldu zituen, baita Extranet-erako sarbidea eta zerbitzuak ere.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"