Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEA EZAGUTARAZTEKO JARDUNALDIA EGIN DA PALENTZIAN ENPRESA ETA LANKIDEENTZAT

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  10/05/2011

Atzo , maiatzaren 9an, Fraternidad Muprespa mutualitateak jardunaldi bat antolatu zuen Palentzian Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin (GSIN) eta Lan Harremanetako Elkargo Ofizialaren lankidetzarekin.

Palentziako Castilla Vieja hotelean egin zen, eta jende ugari bertaratu zen.

Jardunaldiaren berri emateko posta elektronikoa eta Facebook gizarte-sarea besterik ez ziren erabili; beraz, paperezko inprimakiak edo inprimategietan egindako gonbidapenak saihestu ziren.

Jardunaldia Esther Urraca Fernández Palentziako Lan Harremanetako Elkargoko Presidenteak aurkeztu zuen, besteak beste, Fraternidad Muprespa mutualitateari eskerrak emanez.

Hitzaldia amaitu zuenean, Lankide eta Enpresentzako Extranet Zerbitzuei buruzko aurkezpenari ekin zitzaion. Javier Saldaña Arroyo arduratu zen horretaz, Palentziako Fraternidad Muprespa-ko probintzia-zuzendaria.

Horren guztiaren ondoren, mahai borobil bat egin zen “Lan Istripuen Mutualitateen Prestazio Berriak” gaiari buruz. Angel Herrero Asenjok , GSINko probintziako ezintasunen zuzendariordeak; langile autonomoen kargu uzteengatiko prestazioari, haurdunaldi edo edoskitzarogatiko prestazioei eta gaixotasun larriak jasaten dituzten haurrak dituzten gurasoentzako prestazioei buruz mintzatu zen; beste mahaikideek, Fraternidad Muprespa Sarearekiko Harremanen saileko zuzendari Julio Santos Palaciosek eta Palentziako Lan Harremanetako Elkargoko presidenteorde Jesús Francisco Fernández Durántezek euren iruzkinekin erantzun zituzten proposatutakoak gaiak.

Palentziako GSIN (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala) eta GSDOko (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra) probintzia-zuzendari Lourdes Maté Barberok eman zion amaiera jardunaldiari Fraternidad Muprespa mutualitateari eskerrak emanez.

Palentziako Fraternidad Muprespa ezagutarazteko jardunaldia

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir