Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEA EZAGUTARAZTEKO JARDUNALDIA EGIN DA ASTURIASEN ENPRESA ETA LANKIDEENTZAT

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  16/05/2011

Asturiasko Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialean, Oviedon, egin zen pasa den maiatzaren 12an, ostegunean, ezbeharrak gutxitzeko kotizazio murrizketei (2010eko Bonus Kanpaina) eta enpresentzako eta kolaboratzaileentzako horretarako jartzen diren zerbitzu elektronikoei buruzko informazio-jardunaldia Fraternidad Muprespa.

Jardunaldi hori aipatutako Elkargo Ofizialeko areto nagusian egin zen, eta bertan izan zen Pedro Fernández Castaño jauna, Asturiasko Fraternidad Muprespa Mutualitateko probintzia-zuzendaria, ekitaldia aurkeztu zuena.

Esteban Mate de Miguel jaunak, Antolaketa eta Plangintza Saileko zuzendariak, extranet bidez bere erabiltzaileei eskaintzen dizkien makina bat zerbitzu zehaztu zituen, eta haiek erabiltzearen abantailak eta haien erabilera erraza ere aipatu zituen.

José Beltrán García jaunak, Lan Arriskuen Prebentzioko goi-teknikarik, laneko gertakizunengatiko kotizazioen murrizketa-sistema (Bonusa) deskribatu zuen, laguntzak emateko prozesua aztertuz eta agertutako zalantzak argituz.

Francisco Martos Presa jaunak, Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialeko lehendakariak, hurbildutako guztien parte-hartzeari eskerrak emanez eman zion amaiera ekitaldiari, azaldutako gaien garrantzia eta txostengileek egindako aurkezpenak azpimarratuz, antzeko parte-hartzeak etorkizunean ere errepikatu eta zabalduko diren esperoan.

Asturiasko Fraternidad Muprespa ezagutarazteko jardunaldia

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir