Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN ERREFORMA

Autorea:  Ministerio de la Presidencia - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  16/06/2011

 

Ekainaren 11n (larunbata), negoziazio kolektiboaren erreforma argitaratu zuten BOEn. Erreforma joan den ostiralean onartu zuten Ministroen Kontseiluan, errege dekretu-lege bidez, eta ekainaren 12an (igandea) jarri zen indarrean. Erreformak Langileen Estatutuko zenbait artikulu aldarazi ditu, eta errotik aldatu du orain arte Espainian indarrean egon den negoziazio kolektiboaren sistema.

Bestalde, ekainaren 14an argitaratu zuten 801/2011 Errege Dekretua, ekainaren 10ekoa, enplegua erregulatzeko prozeduren eta lekualdatze kolektiboei buruzko administrazio jardunbidearen araudia onartzen duena. Hala, dekretu horren bitartez,  Enplegua Erregulatzeko Espedienteen (EEE) eta lekualdatze kolektiboen araudi berria onartu dute    Ministroen Kontseiluan, eta  ekainaren 15ean jarriko da indarrean.

Fraternidad-Muprespan, zeure mutualitatean, oso garbi daukagu arau horiek guztiak oso garrantzitsuak direla, eta halaber garrantzitsua da arau horiek ezagutzera ematea enpresa eta laguntzaileen artean.  Horregatik, informazioa zabaltzea erabaki dugu. Horretarako, zure esku jarri ditugu errege dekretu-legeak, oso-osorik, eta baita bertsio laburtu bat ere, alderdi garrantzitsuenak biltzen dituena.

 2011/06/11ko BOE - Negoziazio kolektiboaren erreforma
 2011/06/14ko BOE - EEEn eta lekualdatze kolektiboen araudia
 801/2011 Errege Dekretuaren bertsio laburtua

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir