Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

GIZARTE SEGURANTZAKO ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOARI BURUZKO JARDUNALDI BAT EGIN DUTE SALAMANCAN

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  29/09/2011

Atzo Fraternidad-Muprespak jardunaldi bat egin zuen Salamancan. Jardunaldia Gizarte Segurantzako probintzia idazkari Juan Carlos Vadillok eta Sarearekiko Harremanen Saileko zuzendari Julio Santos Palaciosek aurkeztu zuten.

Hitzaldien lehen zatia Gizarte Segurantzaren eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Diruzaintza atalak egin zuen. Bertan, jakinarazpen telematikoei buruz hitz egin zuten, ediktuen taulak jakinarazpen sistema berri gisa eskaintzen dituen abantailei arreta berezia eskainiz. Besteak beste, honako gai hauek ere landu zituzten: autonomoen altak eta bajak, taula digitala eta izapide elektronikoak.

Atsedenaldi txiki baten ostean, informazio sistemen zuzendariorde nagusi Pedro Serrera Cobosek hartu zuen parte, eta Fraternidad-Mupresparen estranetak eskaintzen dituen abantailei buruz hitz egin zuen.

Azkenik, Salamancako Gizarte Graduatuen Elkargoko presidente Joaquín Merchán Bermejok gizarte graduatuek egindako lana bildu zuen, eta informatikak beren lanean duen garrantziari buruz eta gaur egungo krisi egoerari buruz hitz egin zuen.

Amaitzeko, Salamancako GSIN/GSDOko probintzia zuzendariLuis Bernardo Gonzálezek eta Salamancako mutualitateko probintzia zuzendari Fernando Casadok amaiera eman zioten jardunaldiari.

  

Informazio jardunaldia Salamancan

"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir