Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

LANGILE AUTONOMOEK LANA UZTEAGATIKO BABESA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Aholkularitzako eta Zerbitzu Juridikoetako Zentroa
Data:  04/11/2011
 

1541/2011 ERREGE DEKRETUA, URRIAREN 31KOA, LANGILE AUTONOMOEK LANA UZTEAGATIK BABESA JASOTZEKO SISTEMA JAKIN BAT EZARTZEN DUENA.

(2011KO AZAROAREN 1EKO EAO).

Arau hori onartzean Espainia Europako lehenengo herrialdea da "autonomoen langabezia" babesteko sistema bat izaten, negozioa itxi behar duten ekintzaileentzat.

Araua indarrean izango da 2011ko azaroak 1ean, batetik, 19. artikulua izan ezik, autonomoak ordaindutako kotizazioen finantza-erregimenari buruzkoa, 2011ko urtarrilaren 1ean jarri baitzen indarrean, eta, bestetik, 5. DA izan ezik, nekazari autonomoak babesteko sistema barne hartzeari buruzkoa, 2012ko urtarrilaren 1ean izango baita indarrean. Beraz, babes honen inguruko lehenengo eskaerak egiten has daiteke, babesa aintzatesteko gutxieneko kotizazio-aldia (hamabi hilabete) bete baita.

1541/2011 Errege Dekretuak izugarrizko aurrerapausoa ematen du Langile Autonomoen Estatutuan gizarte-babesari dagokionez, eta kolektiboak hainbeste aldarrikatu duena betetzen du. Zerga-sistema berri honi esker, langile autonomoak bere kotizazio-oinarriaren % 2,2 kotizatzen du. Era berean, kontingentzia horrengatik kotizatzen duen langile autonomoak abantaila bat izango du: aldi baterako ezgaitasuna estaltzeagatik, bere kotizazioa 0,5 puntu murriztuko da.

Babesa finantzatu egingo da soilik laneko istripuengatik eta gaixotasunengatik babestuta zeuden langile autonomoen kotizazioaren kargura, aipatu kontingentziagatik. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak kotizazioen zenbatekoa banatuko du, desberdinduz, batetik, langile autonomoari abonatu beharreko prestazioengatik eta kotizazioagatik sortutako gastuak estaltzeko zenbatekoa, eta bestetik prestakuntza-jarduerak, orientazio profesionala eta jarduera ekintzailearen sustapena finantzatu behar dituena.

Organo kudeatzaileek jarduera uzteagatiko sari ekonomikoa ordainduko dute xedatutakoari jarraiki eta desberdinduz, batetik Gizarte Segurantzako Laneko Istripu eta Gaixotasunen mutualitateak, bestetik, Estatuko Lanbidearen Zerbitzu Publikoa eta, azkenik, Ontzidien Gizarte Instituzioa.

Gizarte Segurantzako Laneko Istripuen eta Gaixotasunen Mutualitateak kudeatzean emaitza positiboak lortzen badira, bi erreserba mota ezarriko dira:

Lehenengoa: Soberakin osoaren ehuneko 80 gutxienez; mutualitatean geratuko da. Modu horretan, langile autonomoek jarduera uzteagatik babesa kudeatzea bideragarri suertatuko zaio mutualitateari.

Bigarrena: Ehuneko 20ra artekoa; Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean geratuko da. Modu horretan, langile autonomoek jarduera uzteagatik babesteko sistema osorako behar adina finantza bermatuko da.

Eskubide hau izateko eskaera Mutualitatean bertan egingo da, alegia, laneko istripu eta gaixotasunengatiko kontingentziak estaltzen dituen horretan, eta Errege Dekretuan adierazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Behin-behineko xedapen bakarrak adierazten du Mutualitateei egotzi dakizkien administrazio-gastuak izango direla langile autonomoek jarduera uzteagatiko prestazioa kudeatzeko sistema abian jarri eta aurrera eramateko direnak, hala nola, euren giza baliabideak babesteko, aurrera eramateko eta prestatzeko kudeaketarekin lotutako informatika-programak ezartzeagatiko gastuak, eta, behar izanez gero, babestutakoen egoera egiaztatzeko eta segimendua egiteko gastuak.

Langile autonomoak azken hamabi hilabetetan izandako kotizazio-oinarrien batez bestekoaren % 70 izango da prestazioa.

Babesa jasotzeko aldia eskala hauen baitan egongo da:


Kotizazio-aldia
(hilabeteak)

Babes-aldia
(hilabeteak)

12tik 17ra 2
18tik 23ra 3
24tik 29ra 4
30etik 35era 5
36tik 42ra 6
43tik 47ra 8
48 eta aurrerakoak 12


Jarduera uzteagatik babesteko sisteman 502.263 kotizatzaile daude. Hurrengo urtarrilean barne hartuko dira gainera nekazari autonomoak. Gaur egun 150.000 nekazarik dituzte laneko kontingentziak estalita.

Testuak kontuan hartzen du nekazaritza- eta abeltzaintza-lanen berezitasuna, eta jarduera aldi baterako utz daitekeela ezartzen du, baldin eta:

  • Labore edo abeltzaintza-jarduera ezinbestean aldatzen bada, labore edo abeltzaintza-jarduera berri bat aurrera eramateko behar den denboran zehar.
  • Ezinbestean nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan kalteak izan badira, horiek berreskuratzeko behar den denboran zehar.
  • Abeltzaintza-ustiategietan gaixotasunak errotik kentzeko denbora.
  • Emakume langileak jarduera uztea bultzatzen dion genero-indarkeria jasan badu.

Langile autonomoek jarduera uzteagatik babesteko eskubidea izango dute baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Jarduera uztearen datan izatea, eta altan emanda egotea eta laneko kontingentziak eta jarduera-uztea estalita izatea Kontu Propioa duten Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.

b) Jarduera uzteagatik Erregimen Berezian baja eskatzea.

c) Jarduera uzteagatik Errege Dekretuaren 12. artikuluan adierazten den gutxieneko kotizazio-aldia estalita izatea; horretarako, prestazioaren arrazoia betetzen den hilabetea zenbatu egingo da.

d) Jarduera uztearen legezko egoeran izatea. (Motibo ekonomikoak, teknikoak, ekoizpenekoak edo antolakuntzakoak; zinpeko deklarazio eta arrazoitzeko dokumentazio bidez egiaztatuko da).

e) Lan-merkatura berriz sartzeko aktiboki libre egotea egiaztatzea, Lanbidearen Zerbitzu Publikoak proposatzen dizkion prestakuntza-jarduerak, lanbide-orientazioak eta jarduera ekintzailearen sustapenak eginez.

f) Erretirorako kontribuzio-pentsiorako eskubidea izateko adin arrunta ez izatea.

g) Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziko kuotak epe barruan ordaintzea, jarduera uztearen datan.

Jarduera uzteagatik babesa jasotzeko eskubidea izango da baita ere kasu hauetan:

  • Ezinbestean jarduera uztearen legezko egoera egiaztatzean.
  • Administrazio-lizentzia galtzeagatik jarduera uztearen legezko egoera egiaztatzean.
  • Genero-indarkeria kasuengatik jarduera uztearen legezko egoera egiaztatzean.
  • Dibortzioagatik edo banantzeko ezkontza-hitzarmenagatik jarduera uztearen legezko egoera egiaztatzean.
  • Ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoen jarduera uztearen legezko egoera egiaztatzean.

Errege Dekretua egiteko, kontuan hartu dira lan-munduko ordezkarien, langile autonomoen elkarte profesionalen, autonomia-erkidegoen eta Estatuko Kontseiluaren behaketak.


 AUTONOMOEK JARDUERA UZTEAGATIKO BABESARI BURUZKO 1541-2011 ERREGE DEKRETUA


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir