Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

“LANA ETA OSASUNA. BABESETIK PREBENTZIORA” ERAKUSKETA IBILTARIAREN AMAIERA SANTANDERREN

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila
Data:  23/11/2011
 

Santanderren amaitu zen aurreko ostiralean "Lana eta Osasuna. Babesetik prebentziora” erakusketa. Bertan parte hartu dute, Largo Caballero Fundazioarekin batera, Fraternidad-Muprespa mutualitateak  eta Laneko Segurtasun eta Garbitasunerako Institutu Nazionalak.

2010eko urrian hasi zen erakusketa Albaceten, eta bost autonomia-erkidegotako sei hiri bisitatu ditu: Albacete, Bilbo, Leon, Gijon, Salamanca eta Santander. 286 agiri, 71 objektu eta 129 argazki erakutsi ditu ibilbide horretan.

Erakusketa aitzindaria izan da zalantzarik gabe, hainbat jatorritako testigantza historikoa eman delako gai hauen inguruan: lanaren historia, Espainiako osasuna, mugimendu sozialak, herrialdean 1900. urtetik aurrera eman diren legedia aldaketak eta lan baldintzak. Mendetan zehar eman den industria, ekoizpen eta lan garapenari buruzko ekimen didaktikoa da, ikuspegi anitzekoa. Horregatik, erakusketa erreferentea izan da ikastetxeentzat, hemen azaltzen diren gaien inguruko profesional eta adituentzat eta osasunaren, prebentzioaren eta gizarte-mugimenduen arloko teknikarientzat.

Amaierako ekitaldiak eta erakusketak izan duen ibilbideak jende ugari erakarri du. Ekitaldian, hurrengo hauek hartu zuten parte, besteak beste: Cristina Mazas andreak, Kantabriako Gobernuko Ekonomia, Ogasun eta Lan Kontseilariak; Jesús Pérez Martínez jaunak, Francisco Largo Caballero Fundazioko presidenteak, Natalia Fernández Laviada andreak, Fraternidad-Muprespa Antolaketa eta Sareko Idazkariorde Nagusiak, eta Marisa Rufino andreak, UGT-ko Lan Osasuneko Idazkariak.

Erakusketako Komisarioak, Emili Castejón Vilella jaunak, hitzaldi interesgarria egin zuen, “Espainiako enpresako prebentzio jardueraren errealitatea" gaiari buruz.

Mahai-inguru bizi batean parte hartu zuten honako hauek: Miguel Ángel Gálvez jaunak, Lan Ikuskaritza eta Segurtasun Sozialeko Probintziako Nagusiak, Conchita González Puerta andreak, Kantabriako CEOE-CEPYME-ko presidenteak, Gabriel Pérez jaunak, Fraternidad-Muprespa Prebentzio Sozietatearen Lurralde Zuzendariak; José Luis Hernando de las Heras jaunak, UGT-Kantabria Ekintza Sindikaleko Idazkariak eta   Amalio Sánchez Grande jaunak, Kantabriako Laneko Osasun eta Segurtasunerako Institutu kantabriarreko Zuzendariak.

Erakusketaren amaierako ekitaldia burutu zuten Rosa Mª del Castillo andreak, Kantabriako Laneko Zuzendari Orokorrak, Mª Jesús Cedrún andreak, UGT-Cantabriako Idazkari Nagusiak eta Cándido Méndez jaunak, UGTko Idazkari Nagusiak.


  ERAKUSKETA - LANA ETA OSASUNA: BABESETIK PREBENTZIORA


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir