Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN-ISTRIPUEI ETA LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO JARDUNALDIA EGIN DU CUENCAN, LAN-ARLOKO JURISDIKZIOAREN INGURUKO LEGE BERRIA DELA-ETA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  08/05/2012

Pasa den maiatzaren 7an, Fraternidad-Muprespa mutualitateak Cuencako Gizarte Zientzietako Fakultateko Ekintza Aretoan informazio-jardunaldia egin zuen, "Lan-istripuak eta lan-arriskuen prebentzioa lan-arloko jurisdikzioaren inguruko lege berrian" izeneko gaia oinarri. Cuencako Lan Harremanetarako Eskolako dekanorde Juan Antonio Mondejar jaunak, jardunaldiko irekiera eta aurkezpena egin zuen.

Jardunaldiaren hasieraz arduratu zen Ana Marta Olmo Gascón andrea, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Lan Eskubidea eta Gizarte Segurantzako irakasle titularra.

Jarraian, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Lan Eskubidea eta Gizarte Segurantzako katedradunJoaquín Aparicio Tovar jaunak hitzaldi interesgarriak eman zituen etaondoren, Luis Collado García jaunak, Lan Eskubidea eta Gizarte Segurantzako irakasle elkartuak, hartu zuen hitza interes handiko gaiak azaltzeko, hala nola, enpresa-gizona segurtasunaren zordun gisa eta Lan Arriskuen Prebentzioa eta 36/2011 Legearen eskumen-erregimen berria.
Azken hitzaldia, berriz, Julio Santos Palacios jaunaren, hots, Fraternidad-Muprespako Sarearekiko Harremanetarako saileko zuzendariaren, eskutik etorri zen.

Jardunaldiari Gregorio Yuste Herraiz jaunak, Cuencako probintziako Fraternidad-Muprespako zuzendari nagusiak, eman zion amaiera, bertaratuei jardunaldira etorri izana eskertuz.

Profesional, enpresa, Gaztela-Mantxako Erkidegoetako Batzarreko Lan Baldintzen Zerbitzuko langileak, aholkularitza juridikoak eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko ikasle ugari bildu ziren jardunaldian.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN-ISTRIPUEI ETA LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO JARDUNALDIA EGIN DU CUENCAN, LAN-ARLOKO JURISDIKZIOAREN INGURUKO LEGE BERRIA DELA-ETA

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir