Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD-MUPRESPAK NAFARROAKO LAN-HARREMANETAKO GRADUDUNEN URTEKO TOPAKETAN HARTU ZUEN PARTE, PASA DEN MAIATZAREN 11N

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  14/05/2012

Nafarroako Lan Harremanetako Elkargo Ofizialak, Fraternidad-Muprespa mutualitatearekin batera, Nafarroako Lan Harremanetako Urteko Topaketa antolatu zuen, Iruñean.

Topaketa horietan lan-erreforma berriaz eta horren ondorioez aritu ziren.

Jardunaldiari hasiera emateaz arduratu zenFrancisco Javier Plágaro jauna, Lan Harremanetako Gradudunen Elkargoko presidentea.

Hiru hitzaldi entzun ahal izan ziren, bata Victor Cubero Romero jaunarena (Nafarroako JAGeko Lan Arloko Aretoko Presidentea), bestea Laura Hernando Ballesteros andrearena (Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaria) eta, azkena, José Luis Goñi Seín jaunarena (Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Lan Eskubidea eta Gizarte Segurantzako Katedraduna).

José Ignacio Díaz jaunak, iparraldeko zonaldeko Fraternidad-Muprespako zuzendariak, bertaratuei zuzendu eta azaldu zuen mutualitateak Elkargoarekin eta Elkargoko kide guztiekin hartu duen konpromiso osoa; gainera, merkatuko liderra den mutualitatearekin lan egiteak dakartzan zintzotasuna, seriotasuna eta eraginkortasuna azaldu zuen.

Azkenik, jardunaldiari Lan Harremanetako Gradudunen Elkargo Ofizialeko presidenteak eman zion amaiera.

Jardunaldira ehun bat elkargokide bertaratu zen, eta lagun arteko afari batekin amaitu zen; orduan banatu zitzaizkien elkargoko dominak lan-harremanetako elkargokide gisa 25 urte dihardutenei.

FRATERNIDAD-MUPRESPAK NAFARROAKO LAN-HARREMANETAKO GRADUDUNEN URTEKO TOPAKETAN HARTU ZUEN PARTE, PASA DEN MAIATZAREN 11N

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir