Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN-ERREFORMAKO PREMIAZKO NEURRIEI BURUZKO JARDUNALDIA EGIN DU CÁCERESEN

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  16/05/2012

Pasa den maiatzaren 15ean Fraternidad-Muprespa mutualitateak informazio-jardunaldi bat egin zuen lan-erreformako premiazko neurriei buruz Cáceresko Aldundiaren San Francisco Kultura Guneko Europa aretoan.
Jardunaldiaren irekiera eta aurkezpena Francisco Javier Ceballos Fraile jaunak, Cáceresko Lan Harremanetako Gradudunen Elkargo Ofizialeko presidenteak, egin zuen.

Jarraian, hitzaldi interesgarriak izan ziren entzungaiPedro Bravo Gutierrez jaunaren (Extremadurako Justizia Auzitegi Goreneko Lan Arloko Aretoko Presidentea) etaGonzalo Gonzalez Tejedor jaunaren eskutik (Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Cáceresko Lan Ikuskaritzako burua). Biek gai interesgarriez mintzatu ziren, hala nola, lanetik bidaltzeko prozesuetan barne hartutako aldaketez edo harreman indibidualen eta negoziazio kolektiboaren erregimen juridikoan izandako aldaketez.

Jardunaldiaren amaieran,Miguel Redondo Flores jaunak, Cáceresko probintziako Fraternidad-Muprespako zuzendariak, bertaratuei etorri izana eskertu zien, eta hurrengo jardunaldietan parte hartzeko gonbidatu zituen. Bereziki Cáceresko Aldundiari eta Lan Harremanetako Gradudunen Elkargo Ofizialari eman zizkien eskerrak, jardunaldian eskainitako laguntzagatik.

Jardunaldian lan-harremanetako gradudun ugari bildu zen, baita Zuzenbideko profesionalak eta enpresak ere.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN-ERREFORMAKO PREMIAZKO NEURRIEI BURUZKO JARDUNALDIA EGIN DU CÁCERESEN

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir