Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK e-Salud 2012 EKITALDIAN PARTE HARTU DU

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  12/06/2012

Ekitaldi hau, IIRk Madrilen 2012ko ekainaren 7an antolatutakoa, teknologia eta osasungintza elkartzen dituen ekitaldiaren zazpigarren edizioa da.

Hauen parte-hartzea izan du: autonomia-erkidegoetako osasun zerbitzu desberdinak (Madril, Valentzia, Extremadura), Gizarte Segurantzako istripu mutualitateak (Fraternidad-Muprespa, MAZ), ospitale publiko eta pribatuak, erakundeak, unibertsitateak eta Carlos III Osasun Institutua.

Fraternidad-Mupresparen parte-hartzeaInformazio Sistemen zuzendariorde nagusi Pedro Serrera Cobosen eskutik etorri zen. Hain zuzen ere, “Business Intelligence-a nola erabili osasun baliabideen erabilpen eraginkorra lortzeko” gaia landu zuen. Bere hitzaldian adierazledun kudeaketarako aginte taula bat eraikitzeko prozesua azaldu zuen (adierazle horiek hobekuntza helburu bilakatzen dira), baita horien hedapena enpresako maila guztietara teknologia berriei esker nola egin ere.

Ekitaldiak beste gaurkotasun gai batzuk ere aztertu zituen: gailu mugikorren erabilera, gaixoari buruzko informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna, prozesuen elkarreragingarritasuna eta telemedikuntzako azken aplikazioak, besteak beste.

Osasun kudeaketaren eta osasungintzari aplikatutako IKTen arloko profesional ugariren parte-hartzea izan zuen.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK e-Salud 2012 EKITALDIAN PARTE HARTU DU

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir