Imagen Noticias

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK HONI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU DU L’ALFÁS DEL PÍN: LAN ERREFORMA ETA ABSENTISMOAREN KONTROLA: MUTUALITATEEN EGINKIZUNA

Berritasunak
Egilea
Fraternidad-Muprespa

Joan den ekainaren 14an, Fraternidad-Muprespak L'Alfás del Píko (Alacant) Playa del Albir Zentro Sozialean honako gai honi buruzko informazio-jardunaldia antolatu zuen: "2012ko lan-erreforma eta absentismoaren kontrola: mutualitateen eginkizuna".

Jardunaldiari hasiera emateaz eta aurkezpena egiteaz arduratu zenManuel Galvez Llorens, COEMPA elkarteko presidentea (L'Alfáseko merkatarien eta enpresarien elkartea).

Ekitaldiari jarraipena eman zitzaionFraternidad-Muprespa Sarearekiko Harremanetarako Saileko zuzendari Julio Santos Palacios jaunaren hitzaldi interesgarriarekin eta horren ostean, eztabaidari ekin zitzaion eta bertaratutakoek parte hartzeko eta gehien kezkatzen dieten gaiei buruz hizlariei galdetzeko aukera izan zuten.

Jardunaldian eremuko enpresari garrantzitsuak eta laneko hainbat aholkularitzetako ordezkariak izan ziren.

Azkenik, jardunaldiari amaiera eman zionVictor Jose Saz Sanchezek, Alacanteko Probintzia zuzendariak, eta bertaratutako guztiei eskerrak eman zizkien bertan izateagatik eta azaldutako interesagatik.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"