Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

ESCOLÁSTICO ZALDÍVAR ESKULTURA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  24/07/2013
 

Mutualitatearen Ohiko Batzar Nagusian lehen aldiz eman zioten Escolástico Zaldívar saria gure kide diren enpresek aurkeztutako proiektu onenari. Saria desgaitasunak dituzten langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko ekintzak sortu eta abiarazten dituzten proiektuei zuzenduta dago.

Sari ekonomikoaren osagarri gisa, oroigarri gisako eskultura ematea ere erabaki zuten. Saria enpresetako desgaituen prebentziorako zuzenduta zegoenez, ideia hori erakusteko modurik onena eskultura gaitasun desberdineko pertsona batek egitea zen.

Hala, artea sustatzen lan egiten duten fundazioak bilatu genituen eta DALMA fundazioa aurkitu genuen. CONTODOARTE izeneko proiektuarekin dihardute bertakoak, hainbat pintorerekin eta eskultore batekin, Álvaro Moreno Mazarredorekin, hain zuzen ere, gure artista.

Hainbat gai proposatu genizkion, eta azkenean aukera onena Mutualitatearen logotipoa egitea zela erabaki genuen. Halaxe hasi zen eskultura, hasiera batean laua, ondoren bolumenduna, sendoagoa...

Esfortzu handia izan da harentzat, baina dagoeneko Fraternidad-Muprespa-ren historiaren parte da, eta badakigu horretaz harro dagoela. Guretzako, gainera, sekulako poza da azken emaitza geuk nahi genuena izatea.

Harreman ezin hobea izan dugu, eskatzen genien xehetasun bakoitzarekin, eta inoiz ez dugu ezezkorik jaso haiengandik. Dena erraztu digute, horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu bai Álvarori, baita bere arrebari eta Fundazioko zuzendariari, Charori ere.

DALMA fundazioaren bideo bat erakutsi nahi dizuegu, haien proiektua ikusteko. Zuen gustukoa izatea espero dugu.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir