Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD-MUPRESPA-REN OHIKO BATZAR NAGUSIA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  24/07/2013
 

Atzo, uztailak 23, Fraternidad-Muprespa-ren ohiko batzar nagusia egin zen, eta bertan onartu ziren 2012 ekitaldiari dagozkion kontuak.

Gure presidentea den Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirósen hitzetan, sei urtez egoera zailean lan egin badugu ere eta bost urtez kuotak murriztu egin badira ere, gure esfortzuari esker Mutualitatearen kide diren enpresa kopuruak %5,3 egin du gora, 2011. urtearekin alderatuta.

Bestalde, Laneko gertakizunen gastuek %16,4 egin dute gora, baita Gertakizun arruntek ere, %13,8.
Diru-sarrerak murriztu egin badira ere, Fraternidad-Muprespa-k egokitzapen eta eraginkortasun gaitasun ezin hobea erakutsi du; hala erakusten du aurreko urtekoa baino %16 handiagoa den emaitzak, 77,2 milioi soberakinekin.

Mutualitateko langileei ere haien esfortzua aitortu zien egindako lanean, bizi dugun egoera ekonomiko zaila gorabehera.

Aurten nobedadea Repsol-i I Escolástico Zaldívar saria emana da. Repsol Fraternidad-Muprespa-ren kide da, eta langile desgaituen segurtasuna eta osasuna bermatzeko erakutsi duen sentsibilitatea, esfortzua eta ardura izan dira besteengandik bereizi dutenak.

Saria jasotzen Patricia Sanz Madroño andrea izan zen, Repsol-eko Lan eta Merkataritza Harremanen kudeatzailea.

Sari ekonomikoarekin batera, Álvaro Moreno jaunak egindako eskultura bat ere eman zioten. Moreno DALMA fundazioko kide da, eta bazterketa arriskuan dauden pertsonak integratzen lan egiten du fundazioak.

Saria eman zuen epaimahaiak FEAFES-Cáceres enpresari (Gaixotasun Mentalak dituzten Pertsonen eta Familiartekoen Elkartea) aipamen berezia egitea adostu zuen.

Ondoren eskerrak emateko saria eman zieten Fraternidad-Muprespa-ren sei kolaboratzaileri (Lurralde Zuzendaritza bakoitzeko bat), Mutualitatearekiko izandako fideltasunagatik.

Amaitzeko, iraunkortasun sariak eman zizkien Mutualitatean 25 urtez lan egin dutenei.

Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirós jaunak Ohiko Batzar Nagusiari amaiera eman zion mutualistei Fraternidad-Muprespa-n izandako fideltasunagatik.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir