Imagen Noticias

FRATERNIDAD-MUPRESPAK OPARI BAT EGIN DIO MENUDOS CORAZONES FUNDAZIOARI, SORTZETIKO KARDIOPATIAK DITUZTEN UMEEKIN EGITEN DUEN LANARENGATIK

Berritasunak
Egilea
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak opari-txeke bat eman dio Menudos Corazones fundazioari, sortzetiko kardiopatiak dituzten umeentzat jostailuak erosteko. Txekea mutualitatearen egoitza nagusian eman zen (Madrilgo Cánovas del Castillo plaza).

Menudos Corazones fundazioko presidente María Escuderok eta Komunikazioko zuzendari Begoña San Narcisok jaso zuten txekea, Fraternidad-Muprespako Giza Baliabideetako eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko zuzendariManuel Porrúaren eskutik.

Ekitaldian Sara Vega aktore ezaguna izan zen; Menudos Corazones fundazioaren amabitxi gisa, Fraternidad-Muprespako langileen eskuzabaltasuna eskertu zuen: “Elkartasunezko ekintza honek jolas eta irribarre bihurtuko du bihotzeko arazoak dituzten umeek ospitalean eman beharreko denbora”.

Fundazioaren lan altruistak onarpen handia du eta ondo baloratuta dago; lan horretan nabarmentzekoa da umeei eta beren senideei eskaintzen dien etengabeko laguntza eta haiekiko konpromisoa.

Ekitaldi honekin Fraternidad-Muprespak eta bertako langileek behartsuenekiko beren kezka jarri dute agerian orain ere eta beren harri koskorra ekarri dute arazo honi aurre egiteko, onuradun handienak umeak izango baitira.


"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"