Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

MENDEKOTASUNEN PREBENTZIOA LANEAN: GIZA ETA ENPRESA IKUSPUNTUA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Komunikazio eta Erakunde-harreman Saila
Data:  02/12/2016

Abenduaren 1ean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak Miranda de Ebroko Enpresa-elkarteen Konfederazioak antolatutako informazio-saio batean parte hartu zuen: “Mendekotasunen prebentzioa lanean: giza eta enpresa ikuspuntua”.

Miranda de Ebroko FAEko presidente Nuria Navarrok aurkeztu zuen ekitaldia; halaber, “Honako hau FAEren, Caja Círculo eta Ibercaja Fundazioen eta CCOO eta UGT sindikatuen baterako proiektua dela” nabarmendu zuen.

Ondoren, prebentzio-arloko zuzendari Asunción Rubio Hortak eta Gizakia Helburu erakundeko psikologo Carla Contreras Contrerasek Enpresarien Elkartearekin elkarlanean abian jarritako plana azaldu zuten, langileen mendekotasunen prebentzioari buruzkoa; sentsibilizazioa, laguntza eta berriz laneratzea barne hartzen ditu ibilbideak, hain zuzen ere. ETEei zuzenduta dago bereziki plana.

Proiektua aurkeztutakoan, Burgosko Fraterprevención enpresaren laneko mediku Juan Gabriel Martínez Martínek jardunaldiaren gai nagusiarekin lotuta prebentzio-zerbitzuetan hartutako eskarmentua partekatu zuen bertaratutakoekin.

Horren ostean, Fraternidad-Mupresparen Burgosko aholkulari tekniko Almudena González Delgadok enpresa barruan arazo horietan mutualitateek duten zeresana azpimarratu zuen.

Hitzaldiak bukatutakoan, eztabaida interesgarria hasi zen; bertan, lan-inguruneko mendekotasunak oso kezkagarriak direla adierazi zuten enpresariek eta langileek.

Mendekotasunen prebentzioa lanean: giza eta enpresa ikuspuntua

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir