Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD-MUPRESPAK JOSTAILUAK ESKURATZEKO OPARI-TXEKEAK EMAN DIZKIE HIRU FUNDAZIORI

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Komunikazio eta Erakunde-harreman Saila
Data:  22/12/2016

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak, Gizarte Erantzukizun Korporatiboko planaren oinarriei jarraikiz, jostailuak eskuratzeko opari-txekeak eman zizkien abenduaren 22an adingabeekin zerikusia duten hainbat fundaziori.

Erakundearen egoitza nagusian egin zen ekitaldia. Bertan izan ziren, besteak beste, Mutualitateko zuzendari kudeatzaile Carlos Aranda, Lan Harremanen eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Arloko buru Eva Ferrero eta Prozesu-kontroleko buru Miguel Ángel Fuentes.

Emakumea eta haurrak oro har eta amak eta beren egoera bereziki sustatzea, zaintzea eta duin bihurtzea ditu helburu Madrina Fundazioak; horretarako, zailtasun, arrisku, abusu, indarkeria edo gizarte-desparekotasun guztietatik babesten ditu aipatu taldeok.

Fundazioaren xedea da krisi, bakardade, abandonu edo indarkeria egoeran —gizarte, lan eta familia arloan zein pertsonalean— dauden haurdunei eta seme-alabak dituzten amei laguntzea, arazo eta adin bakoitzari egokitutako konponbideak emanez, nerabeengan arreta berezia jarrita. 4.000 familiari ematen diete laguntza, eta 100 kasu hartzen dituzte hilero batez beste. 24 orduetan laguntzen zaie.

Fundazioaren presidente Conrado Giménez Agrelak jaso zuen txekea.

ANAR Fundazioak arriskuan dauden ume eta nerabeei laguntzen die, Hogares ANAR direlakoen bitartez. Ekimen horren asmoa da familia-giro egokirik ez duten ume eta nerabeen esku harrera-etxeak jartzea.
Arazoak edo kezkak dituzten ume eta nerabeei telefonoz laguntzea du helburu aipatu fundazioak; psikologo eta psikiatra adituak talde horiek babesten eta edozein premiari aurre egiteko tresnak ematen saiatzen dira, beren arazoen konponbideen partaide izan daitezen. 1000 dei baino gehiago kudeatu behar izaten dituzte egunero; izan ere, behin edo bitan esku hartu ere egin behar dute, arriskua dela eta. 2010. urteaz geroztik, desagertutako umeen arreta-telefonoa ere kudeatzen dute.

Toki seguru eta atsegina ematen diete babesik ez duten ume eta nerabeei, eredu osasungarri bilaka dadin beren bizitzan. Errealitatea ahalik eta ondoen ulertu eta horri buruz hausnar dezaten saiatzen dira, indarkeria bazter utziz eta komunikazioa eta “tratu egokia” sustatuz.

Funts eta ekitaldien arduradun eta presidentetzaren ondoko Ana Milans del Boschek jaso zuen txekea.

Pequeño Deseo Fundazioaren xedea da gaixotasun kronikoak edo pronostiko txarrekoak dituzten umeen desirak errealitate bihurtzea, bihotz emateko eta haien eritasuna jasangarriagoa izan dadin. Edozein umek jo dezake fundaziora, baldin eta mediku batek bere gaixotasun kronikoa ziurtatzen badu; fundazioaren lana da umeak eta haien senideak eritasuna dela eta halabeharrez bizi behar duten errutinatik aldentzea. Umeekin bakarka egiten dute lan haur-psikologo adituek, amets egiteko eta ilusioz bizitzeko aukera izan dezaten haurrok.

Fundazioaren zuzendari nagusi Cristina Cuadradok eta komunikazio-arloko arduradun Pilar Jiménezek jaso zuten txekea.

FRATERNIDAD-MUPRESPAK JOSTAILUAK ESKURATZEKO OPARI-TXEKEAK EMAN DIZKIE HIRU FUNDAZIORI

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir