Pribatutasun-politika

Erabiltzaile agurgarri hori:

Fraternidad-Muprespak zorrotz betetzen ditu datuak babestearen arloko indarreko legediak ezarritako betebeharrak. Legedia horren helburua da datu pertsonalen pribatutasuna eta intimitaterako eskubidea bermatzea.

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzailea denez, jakitun gara erakundeak tratatzen dituen datu pertsonalak arreta, sentsibilizazio eta kontu bereziz erabili beharko dituztela gure langileek.

Hori dela eta, Informazioaren Segurtasunerako Kudeaketa Sistema (SGSI) ezarri zuen Fraternidad-Muprespak 2007an, UNE-ISO/IEC 27001:2014 arauari jarraikiz. Nazioartean aintzatesten da estandar hori. Urtero ikuskatu eta ziurtatzen du AENORek —Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkarteak— aipatu SGSI.

Ezarritako SGSIk honako hauek hartzen ditu barnean: informazioa tratatzearekin lotuta erakundean ezarritako politika, prozedura eta jarraibide operatibo guztiak; antolamendu-arloak eta sailak; eta garatutako aplikazio eta zerbitzu informatikoak, besteak beste, gure erabiltzaileei izapide telematikoak egiteko edo kontsultatzeko aukera ematen dieten aplikazioak.

Hala, 2016/679 EB Araudiak xedatutako neurri tekniko eta antolatzaileak betetzen direla ziurtatzen du gure erakundeak, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatze aldera.

Arduraduna. Nork tratatuko ditu zure datuak?

Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzailea (IFK: G82287228), behar bezala erregistratuta dago Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren mendeko Gizarte Segurantza kudeatzen laguntzeko erakundeen Erregistroan, 275. zenbakiarekin. Hau da bere helbidea: Plaza Cánovas del Castillo 3 28014, Madril

Datuen Babeserako ordezkaria: Clic aquí para mostrar email

Datuen tratamendua: Nola tratatuko ditu Mutualitateak datu pertsonalak?

Xedea. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Harreman instituzionalak kudeatzeko, sariak barne, baita entitatearen jakinarazpenak kudeatzeko ere.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Interesdunek lanpostua mantentzen duten bitartean gordeko dira, eta baimena kentzen ez badute, betiere.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Hauek dira datuak tratatzeko legezko oinarriak: interesdunaren baimena eta Fraternidad-Mupresparen legezko interesak asebetetzea, baldin eta interes horien gainetik datu pertsonalak babestu beharreko interesdunaren oinarrizko interesak, eskubideak eta askatasunak ez badaude.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Baimena eman baduzu baino ez dira tratatuko zure datuak. Ez duzu zertan horiek eman.

Erakundeak antolatutako lehiaketei dagokienez, kasuan-kasuan eskatutako datuak eman beharko dituzu parte hartu ahal izateko.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Baliteke eskerrak emateko formularioen datuak, ezizena ipini ondoren (inizialak baino ez dira azalduko), Fraternidad-Mupresparen komunikabide publikoetan agertzea.

Jarduera instituzionaletan bildutako argazki edo bideoak Fraternidad-Muprespa mutualitatearen komunikabide publikoetan argitara daitezke.

Baliteke erakundearen komunikabide sozialetan agertzea erakundeak antolatutako sarien irabazleen izena eta haien ordezkarien argazkia.

Datuak ez ditugu nazioartera transferituko, ez hirugarren herrialdeetara, ez nazioarteko erakundeetara.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Zuk adostutako datuak baino ez ditugu tratatuko.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

Izen-abizenak, nortasun-agiriaren zenbakia, laneko posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa, irudia eta sinadura.

Xedea. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Galdera, iradokizun edo zorion-agurrik egin baduzu, eskerrak eman badituzu edota kexarik ipini baduzu, xedea da horiek erregistratu eta bideratzea.

Mutualitatearekin elkartzea eskatu baduzu mezu baten bidez, xedea da enpresa elkartu eta autonomo atxikiekiko administrazio-harremana kudeatzea.

Zorion-agurrik egin baduzu, xedea da erakundearen harremanak eta komunikazioa kudeatzea.

Curriculum vitaea bidali baduzu Fraternidad-Mupresparen lan-eskaintzaren batean izena emateko, xedea da langileak hautatzea eta lanpostuak betetzea.

Datuak babestearen arloko indarreko legedian bildutako eskubideren bat erabili baduzu webgunetik, xedea da jasotako eskabideak izapidetzea.

Web-atariko zerbitzu elektronikoen bidez izapiderik egiten baduzu, xedea da erakundearen funtzionamenduarekin eta barne-kudeaketarekin loturiko aktiboak kudeatzea, besteak beste: barneko erabiltzaileak eta webguneko erabiltzaileak, sarea administratzea, estatistikak egitea, erakundearen informazio-sistemen baimenak kudeatzea eta enpresa elkartu zein autonomo atxikiekiko harremana kudeatzea.

Azkenik, Mutualitatearen argitalpenen batera harpidetu nahi baduzu, xedea da erakundearen harremanak eta komunikazioa kudeatzea.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Galdera, iradokizun edo zorion-agurrik egin baduzu, eskerrak eman badituzu edota kexarik ipini baduzu, datuak bildu ziren xedea erdietsi arte gordeko dira, xede horren eta datuak tratatzearen ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazte aldera.

Mutualitatearekin elkartzea eskatu baduzu mezu baten bidez, datuak bildu ziren xedea erdietsi arte gordeko dira, xede horren eta datuak tratatzearen ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehaztu eta etorkizunean erakundearen kontra aurkez litezkeen erreklamazio-prozesuak izapidetze aldera. Horrez gain, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duenaren, 98.2. artikuluan ezarritako kontu-ikuskaritzen ondoriozko ekintza judizial edo administratiboak gauzatu arte gordeko dira.

Zorion-agurrik egin baduzu, interesdunek lanpostua mantentzen duten bitartean gordeko dira datuak, horiek ezabatzea eskatzen ez badute, betiere.

Curriculum vitaea bidali baduzu Fraternidad-Mupresparen lan-eskaintzaren batean izena emateko, datuak bildu ziren xedea erdietsi arte gordeko dira, xede horren eta datuak tratatzearen ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazte aldera, eta interesdunak ezeztatzeko eskubidea erabiltzen ez badu, betiere.

Datuak babestearen arloko indarreko legedian bildutako eskubideren bat erabili baduzu webgunetik, eskubidea izapidetzen amaitu eta hiru urtez gordeko dira datuak. Arau-hauste oso larrien preskripzioa.

Web-atariko zerbitzu elektronikoen bidez izapiderik egiten baduzu, baja eskatu edo Fraternidad-Mupresparekiko harremana amaitu arte gordeko dira datuak, bai eta eskura zenituen sistemetan sartzeari utzi eta urtebete igaro bitartean ere.

Azkenik, Mutualitatearen argitalpenen batera harpidetu nahi baduzu, interesdunek lanpostua mantentzen duten bitartean gordeko dira datuak, horiek ezabatzea eskatzen ez badute, betiere.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Galdera, iradokizun edo zorion-agurrik egin baduzu, eskerrak eman badituzu edota kexarik ipini baduzu, hauek dira datuak tratatzeko legezko oinarriak: interesdunaren baimena, Fraternidad-Mupresparen legezko interesak asebetetzea —baldin eta interes horien gainetik datu pertsonalak babestu beharreko interesdunaren oinarrizko interesak, eskubideak eta askatasunak ez badaude— eta Fraternidad-Muprespari ezarritako lege-betebeharrak betetzea.

Mutualitatearekin elkartzea eskatu baduzu mezu baten bidez, hau da datuak tratatzeko legezko oinarria: kontratu bat burutzea edo kontratatu aurreko neurriak aplikatzea, baldin eta erabiltzaileak halakorik eskatzen badu.

Zorion-agurrik egin baduzu, hauek dira datuak tratatzeko legezko oinarriak: interesdunaren baimena eta Fraternidad-Mupresparen legezko interesak asebetetzea, baldin eta interes horien gainetik datu pertsonalak babestu beharreko interesdunaren oinarrizko interesak, eskubideak eta askatasunak ez badaude.

Curriculum vitaea bidali baduzu Fraternidad-Mupresparen lan-eskaintzaren batean izena emateko, hauek dira datuak tratatzeko legezko oinarriak: interesdunaren baimena, interesduna zati den kontratua burutzea edota, hark eskatuta, kontratatu aurreko neurriak aplikatzea.

Datuak babestearen arloko indarreko legedian bildutako eskubideren bat erabili baduzu webgunetik, hau da datuak tratatzeko legezko oinarria: Fraternidad-Muprespari aplika dakizkiokeen lege-betebeharrak betetzea.

Web-atariko zerbitzu elektronikoen bidez izapiderik egiten baduzu, hauek dira datuak tratatzeko legezko oinarriak: kontratu bat burutzea eta Fraternidad-Mupresparen legezko interesak asebetetzea.

 Azkenik, Mutualitatearen argitalpenen batera harpidetu nahi baduzu, hauek dira datuak tratatzeko legezko oinarriak: interesdunaren baimena eta Fraternidad-Mupresparen legezko interesak asebetetzea, baldin eta interes horien gainetik datu pertsonalak babestu beharreko interesdunaren oinarrizko interesak, eskubideak eta askatasunak ez badaude.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Webguneko formulario guztietan, nahitaezkoa da izartxo batekin markatutako gutxieneko datu batzuk ematea. Datuok ematen ez badira, ezin izango dugu zure eskabidea izapidetu.

Galdera, iradokizun edo zorion-agurrik egin baduzu, eskerrak eman badituzu edota kexarik ipini baduzu, eskabidea behar bezala izapidetzeko eman behar dizkiguzu datuak.

Mutualitatearekin elkartzea eskatu baduzu mezu baten bidez, eskabidea behar bezala izapidetzeko eman behar dizkiguzu datuak.

Zorion-agurrik egin baduzu, hura behar bezala bidaltzeko eman behar dizkiguzu datuak.

Curriculum vitaea bidali baduzu Fraternidad-Mupresparen lan-eskaintzaren batean izena emateko, eskabidea behar bezala izapidetzeko eman behar dizkiguzu datuak.

Datuak babestearen arloko indarreko legedian bildutako eskubideren bat erabili baduzu webgunetik, eskabidea izapidetzeko eman behar dizkiguzu datuak.

Web-atariko zerbitzu elektronikoen bidez izapiderik egiten baduzu, eskatutako zerbitzua behar bezala izapidetzeko eman behar dizkiguzu datuak.

Azkenik, Mutualitatearen argitalpenen batera harpidetu nahi baduzu, eskabidea izapidetzeko eman behar dizkiguzu datuak.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Galdera, iradokizun edo zorion-agurrik egin baduzu edota eskerrak eman badituzu, datuak ez dizkiogu inori jakinaraziko. Kexak eta erreklamazioak, berriz,  Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzari jakinaraziko dizkiogu: Erreklamazioen eta Auzien Bulego Birtuala (EABB).

Mutualitatearekin elkartzea eskatu baduzu mezu baten bidez, datuak ez dizkiogu inori jakinaraziko, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak edo Gizarte Segurantza osatzen duten erakundeek hala eskatzen badute izan ezik, indarreko legediak esleitzen dizkien eginkizunak betetze aldera.

Zorion-agurrik egin baduzu, baliteke mezuaren gorputza eta datuak, ezizena ipini ondoren (inizialak baino ez dira azalduko), Fraternidad-Mupresparen komunikabide publikoetan agertzea.

Curriculum vitaea bidali baduzu Fraternidad-Mupresparen lan-eskaintzaren batean izena emateko, datuak ez dizkiogu inori jakinaraziko.

Datuak babestearen arloko indarreko legedian bildutako eskubideren bat erabili baduzu webgunetik, datuak ez dizkiogu inori jakinaraziko.

Web-atariko zerbitzu elektronikoen bidez izapiderik egiten baduzu, datuak ez dizkiogu inori jakinaraziko, indarreko legediak ezartzen dituenei izan ezik.

Azkenik, Mutualitatearen argitalpenen batera harpidetu nahi baduzu, datuak ez dizkiogu inori jakinaraziko.

Fraternidad-Muprespak ez ditu, ezein kasutan, datuak nazioartera eramango.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Web-atariko formularioen bidez eman dizkiguzun datuak baino ez ditugu tratatuko.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

Galdera, iradokizun edo zorion-agurrik egin baduzu, eskerrak eman badituzu edota kexarik ipini baduzu: Izen-abizenak, NAN/IFZ/identifikazio-agiria, posta-helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa eta sinadura.
Bestelako datuak: kexan edo iradokizunean jasotakoak.

Mutualitatearekin elkartzea eskatu baduzu mezu baten bidez: Izen-abizenak, nortasun-agiria, izen soziala, IFZ, ordezkaritzaren datuak (enpresa eta langileak), helbidea (posta-helbidea eta helbide elektronikoa) eta telefonoa.

Zorion-agurrik egin baduzu: Izen-abizenak, nortasun-agiriaren zenbakia, posta-helbidea, helbide elektronikoa, laneko telefonoa, irudia eta sinadura.

Curriculum vitaea bidali baduzu Fraternidad-Mupresparen lan-eskaintzaren batean izena emateko: Curriculum vitaea, IFZ/NAN/identifikazio-agiria, izen-abizenak, Gizarte Segurantzaren zenbakia, helbidea, telefonoa, irudia, sinadura, norberaren erregistro-zenbakia, helbidea, sinadura eta telefonoa.
Hala badagokio, datuen kategoria bereziak: osasun-datuak (desgaitasunak).
Hala badagokio, ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: Sexua, egoera zibila, nazionalitatea, adina, jaiotza-data, jaioterria eta familiaren datuak. Datu akademikoak eta profesionalak: Tituluak, prestakuntza eta lan-eskarmentua. Enpleguari buruzko xehetasunak. Aurkezpen-gutuna, erreferentziak, jokabide oneko ziurtagiriak, lan-elkarrizketaren oharrak, ebaluazioak eta azterketen emaitzak.

Datuak babestearen arloko indarreko legedian bildutako eskubideren bat erabili baduzu webgunetik: Izen-abizenak, NAN/IFK/identifikazio-agiria, helbidea, telefonoa, irudia eta sinadura.

Web-atariko zerbitzu elektronikoen bidez izapiderik egiten baduzu: Izen-abizenak, nortasun-agiria, izen soziala, IFZ, ordezkaritzaren datuak (enpresa eta langileak), helbidea (posta-helbidea eta helbide elektronikoa) eta telefonoa.

Azkenik, Mutualitatearen argitalpenen batera harpidetu nahi baduzu: izen-abizenak, nortasun-agiria, izen soziala, IFZ, ordezkaritzaren datuak (enpresa eta langileak), helbidea (posta-helbidea eta helbide elektronikoa) eta telefonoa.

Xedea. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Enpresa elkartu zein autonomo atxikien administrazio-harremana kudeatzeko, baita erakunde elkartu nahiz atxikietako pertsonentzat Fraternidad-Muprespak webgunean eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak ere.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Datuak bildu ziren xedea erdietsi arte gordeko ditugu, xede horren eta datuak tratatzearen ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehaztu eta etorkizunean erakundearen kontra aurkez litezkeen erreklamazio-prozesuak izapidetze aldera. Horrez gain, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duenaren, 98.2. artikuluan ezarritako kontu-ikuskaritzen ondoriozko ekintza judizial edo administratiboak gauzatu arte gordeko dira.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Fraternidad-Muprespari ezarritako lege-betebeharra betetzea da legezko oinarri juridikoa; izan ere, urriaren 30eko 8/2015 Errege Dekretua —Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena— eta abenduaren 7ko 1993/1995 Errege Dekretua —Gizarte Segurantzaren eta Mutualitateen elkarlanari buruzkoa— bete behar ditu Mutualitateak.

Halaber, kontratu bat burutzeko edo, interesdunak hala eskatuta, kontratatu aurreko neurriak aplikatzeko ere da beharrezkoa datuak tratatzea.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Alderdi bien arteko hitzarmena gauzatzeko eman behar dizkiguzu datuak; bestela, ezingo litzateke behar bezala adostu.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Datuak ez dizkiogu inori jakinaraziko,  Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak edo Gizarte Segurantza osatzen duten erakundeek hala eskatzen badute izan ezik, indarreko legediak, urriaren 30eko 8/2015 Errege Dekretuak —Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duenak— eta abenduaren 7ko 1993/1995 Errege Dekretuak —Gizarte Segurantzaren eta Mutualitateen elkarlanari buruzkoak— esleitzen dizkien eginkizunak betetze aldera.

Ez ditugu datuak nazioartera eramango, ez hirugarren herrialdeetara, ezta nazioarteko erakundeetara ere.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Zuk emandako datuak tratatuko ditugu eta, hala badagokio, baita iturri publikoetatik lortutakoak ere.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

Izen-abizenak, nortasun-agiria, ordezkaritzaren datuak (enpresa eta langileak), enpresaren helbidea (posta-helbidea eta helbide elektronikoa) eta sinadura.

Enpleguari buruzko datuak.

Xedeak. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Erakundearen jarduerarekin lotuta aurkeztutako zorion-mezuak, inkestak eta iradokizunak kudeatzeko.

Inkesten kasuan, datu pertsonalak erabiliko ditugu emandako zerbitzuen kalitatea aztertzeko eta arreta jasotzen duten pazienteen beharrak ezagutzeko. Jarduera horren ondorioz sortutako txosten gehienek datu metatuak dituzte, hau da, ez dituzte izen-deiturak zehazten. Hala ere, inkestak ez dira anonimoak, eta zurekin harremanetan jarri ahal izango gara emandako erantzun batzuk argitzeko edo inkestaren ondorioz aurkitutako arazo edo gorabeherei konponbidea emateko.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Tratamenduaren oinarri juridikoa interesdunaren baimena da. Hala ere, Mutualistaren Defendatzaileak egindako inkesten kasuan, Fraternidad-Muprespa mutualitateak helburu dituen bidezko interesak erdiestea izango da.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

Izen-deiturak, NAN/IFZ/identifikazio-agiria, posta elektronikoa eta telefonoa.

Beste datu batzuk: zorion-mezuetan, inkestetan eta iradokizunetan jasotakoak.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Fraternidad-Muprespa mutualitateko langile baimenduek eta inkesta elektronikoen zerbitzuak ematen dituen enpresak zaindu eta tratatuko dituzte zure datu pertsonalak.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Zure datuak gorde egingo dira baimena ukatzen ez duzun bitartean, edo behar den denboran, datuak bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Interesdunek ez dituzte beren datuak eman behar.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Datuak interesdunek berek eta erakundeko beste sail batzuek ematen dituzte.

Xedea. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Gerta litezkeen segurtasun-urratzeak kudeatu, bideratu, erregistratu eta ebaluatzeko.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Hiru urtez gordeko dira, segurtasun-urratzea izapidetzen amaitzen dugunetik zenbatzen hasita. Arau-hauste oso larrien preskripzioa.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Tratamenduaren arduradunari aplika dakiokeen lege-betebeharra betetzea da legezko oinarria.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Gerta litekeen segurtasun-urratzea konpontzeko, baliteke ordura arte tratatutako datuak edo informazioa baino gehiago eskatzea Fraternidad-Muprespak.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Indarreko legedia betetzeko, gerta liteke Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari jakinaraztea zure datuak.

Segurtasun-urratzeak arrisku handian jarri baditu zure eskubide eta askatasunak, berehala hots egingo dizu Fraternidad-Muprespak.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Zuk lehenago emandako datuak baino ez ditugu tratatuko.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

Harremanetarako datuak, izen-abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa eta erakundeko lanpostua.

Xedea. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Fraternidad-Mupresparen jarduerarekin loturiko biltzarrak, jardunaldiak, ekitaldiak eta ikastaroak antolatzeko.

Hala badagokio, ekitaldiarekin loturiko inkestak egiteko, gogobetetze nahiz egokitasun mailari buruzko informazioa lortze aldera, zerbitzu hobea eskaintzeko xedez. Pseudonimoen bidez tratatuko dira inkestetako datuak.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Interesdunek lanpostua mantentzen duten bitartean gordeko dira, eta baimena kentzen ez badute, betiere.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Hauek dira datuak tratatzeko legezko oinarria: interesdunaren baimena eta Fraternidad-Mupresparen legezko interesak asebetetzea, baldin eta interes horien gainetik datu pertsonalak babestu beharreko interesdunaren oinarrizko interesak, eskubideak eta askatasunak ez badaude.

Inkestak egiteari dagokionez, Fraternidad-Mupresparen interes legitimoak asebetetzea eta interesdunaren baimena dira tratamenduaren legezko oinarria.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Fraternidad-Muprespak antolatzen dituen ekitaldi, jardunaldi, biltzar eta ikastaroetan behar bezala izena emateko, zure datuak eman behar dizkiguzu.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Oro har, ez dizkiogu datuak inori jakinaraziko, eta ez ditugu nazioartera eramango.

Fraternidad-Muprespak antolatutako herri-lasterketen edota ikastaroen kasuan, baliteke hosting, software eta antolamendu zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaileei ematea zure datuak. Nolanahi ere, hornitzaileokin kasuan kasuko tratamendu-kontratuak sinatu dituela bermatzen du Fraternidad-Muprespak.

Herri-lasterketei dagokienez, litekeena da erakundearen web-atarian argitaratzea azken sailkapena.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Zuk emandako datuak baino ez ditugu tratatuko.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

Izen-abizenak, nortasun-agiriaren zenbakia, helbidea, sinadura eta telefonoa.

Hala badagokio, zure erakundea.

Inkesten kasuan: adina, sexua, titulazioa eta lanbide-kategoria.

Bertara sartzeko sakatu hemen. Bulego digitalean eta harremanetarako zentroan egindako tratamenduei buruzko datuen babesari buruzko informazio osoa bulego digitalaren pribatutasun-politikan dago. .

Xedea. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

  1. Langile babestua nahiz horren senidea bazara, eta gure administrazio- edo laguntza-zentroetara joaten bazara, hauek izango dira xedeak:
  • Gizarte Segurantzaren osasun-laguntzako babes-ekintzan laguntzea, ospitalean zein anbulatorioan, honako egoera hauetan: prebentzio-jardueretan, lanerako birgaitzean —hala badagokio— eta prestazio ekonomikoetan —gertakizun profesionalen eta gertakizun arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunengatik, haurdunaldiko arriskuagatik, edoskitze naturaleko arriskuagatik, norbere konturako langileek jarduera eteteagatik, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeagatik eta urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duenak, eta horren garapen-arauek legez esleitzen dizkioten Gizarte Segurantzako gainerako jarduerengatik—.
  • Osasun-lekualdaketak kudeatzea, Gizarte Segurantzaren babes-ekintzako lankidetzaren arloan.
  • Enpresari zein enpresa elkartuaren kontura administrazio-kudeaketak egiten dituen edozein pertsona fisiko edo juridikori legez ezarritako betebeharrak betetzeko nahitaezko informazioa jakinaraztea, honako arlo hauetan: Gizarte Segurantza, laneko istripuen (bajarekin) parteak igortzea, laneko istripuen (bajarik gabe) zerrendak, aldi baterako ezintasunengatiko sorospena jasotzeko eskubidea aitortzeko beharrezko datu ekonomikoak jakinaraztea eta aipatu prestazioa ordaintzeko betebeharraren hasiera eta amaiera jakitea.
  • Araudiaren zein kontratuaren arabera istripuaren ondoriozko gastuen ardura duen Aseguratzaileari istripuaren ondoriozko lesioei buruzko informazio eta dokumentazio medikoa helaraztea, baldin eta araudiak ezarritakoa gainditzen badu, soil-soilik anbulatorioko zein ospitaleko osasun-laguntzaren gastuak berreskuratze aldera.
  1. Langile babestua ez bazara, baina arreta jaso baduzu gure laguntza-zentroetan: Gizarte Segurantzaren osasun-laguntzako babes-ekintzan laguntzea eta administratiboki kudeatzea, Gizarte Segurantzaren babes-ekintzako lankidetzaren arloan osasun-lekualdaketak kudeatzea eta, oro har, gertatzen diren larrialdiak artatzea.
  1. Fraternidad-Muprespak berak zuzenean edo Fraternidad-Mupresparekin datuak tratatzeko kontratuak sinatu dituzten itunpeko osasun-zentroek bil ditzakete osasun-datuak.
  1. Kexa edo erreklamaziorik aurkezten baduzu: Zure kexa edo erreklamazioa behar bezala izapidetu eta kudeatzea.
  1. Datuak babesteari loturiko eskubideren bat erabiltzen baduzu: pertsonen datuak babestearekin uztarturiko eskubideak gauzatzeko betebeharrak kudeatzea.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

  1. Langile babestua nahiz horren senidea bazara, eta gure administrazio- edo laguntza-zentroetara joaten bazara: Osasun-laguntza ematen dizugun eta Gizarte Segurantzaren babes-ekintzaren onuradun izatearen ondoriozko prestazioak kudeatzen ditugun bitartean gordeko ditugu, baita gertatutako kontingentzien ondoriozko ekintzak preskribatu arte ere, betiere datuak babesteko legez ezarritako epeetan, honako hauei jarraikiz: azaroaren 14ko 41/2002 Legea —Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena— eta abenduaren 7ko 1993/1995 Errege Dekretua —Gizarte Segurantzaren eta Mutualitateen elkarlanari buruzkoa—.
  1. Langile babestua ez bazara eta gure laguntza-zentroetan arreta ematen badizugu, laguntza eman eta bost urtez gordeko ditugu gutxienez, honako hauei jarraikiz: azaroaren 14ko 41/2002 Legearen —Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituenaren— 16.5. artikulua, abenduaren 7ko 1993/1995 Errege Dekretuaren —Gizarte Segurantzaren eta Mutualitateen elkarlanari buruzkoaren— 16. artikulua eta urriaren 30eko 8/2015 Errege Dekretuaren —Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duenaren— 98.2. artikulua.
  1. Kexa edo erreklamaziorik aurkezten baduzu: Kexa edo erreklamazioak zerikusia badu Gizarte Segurantzaren babes-ekintzako lankidetzarekin, osasun-laguntza ematen dizugun eta Gizarte Segurantzaren babes-ekintzaren onuradun izatearen ondoriozko prestazioak kudeatzen ditugun bitartean gordeko ditugu. Bestela, bost urtez gordeko ditugu, Kode Zibilaren 1964. artikuluarekin bat.
  1. Datuak babesteari loturiko eskubideren bat erabiltzen baduzu: hiru urtez gordeko dira, eskubidea izapidetzen amaitzen dugunetik zenbatzen hasita.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

  1. Langile babestua nahiz horren senidea bazara: Fraternidad-Muprespari aplika dakizkiokeen lege-betebeharrak betetzea da legezko oinarria; izan ere, helburu hauetarako tratatu behar dira datuak: laneko prebentzio-medikuntza xedeetarako, langilearen lan-gaitasuna ebaluatzeko, diagnostiko medikoak egiteko, osasunaren arloko tratamendua nahiz laguntza emateko eta osasun- zein gizarte-laguntzako sistemak eta zerbitzuak kudeatzeko. Aseguratzaileei istripuaren ondoriozko lesioei buruzko nahitaezko informazio eta dokumentazio medikoa helarazi behar bazaio, soil-soilik anbulatorioko zein ospitaleko osasun-laguntzaren gastuak berreskuratze aldera, legezko interesak asebetetzea izango da legezko oinarria. Bestalde, horretarako baimena ematen baduzu, bere lege-betebeharrak betetzeko ezinbesteko informazioa jakinarazi ahal izango diogu zure enpresari, bai eta kasuan kasuko estatistikak eta kalitate-galdeketak egin ere.
  1. Langile babestua ez bazara, eta gure laguntza- edo administrazio-zentroetara joaten bazara osasun-laguntza jasotzeko, bizi-interesak babestea da legezko oinarria.
  1. Kexa edo erreklamaziorik aurkezten baduzu: Fraternidad-Muprespari aplika dakizkiokeen lege-betebeharrak betetzea da legezko oinarria; izan ere, erreklamazioak defendatzeko da beharrezkoa datuak tratatzea.
  1. Datuak babesteari loturiko eskubideren bat erabiltzen baduzu: Tratamenduaren arduradunari aplika dakiokeen lege-betebeharra betetzeko nahitaezkoa da datuak tratatzea.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Langile babestua nahiz horren senidea bazara, eta gure administrazio- edo laguntza-zentroetara joaten bazara: Osasun-laguntza emateko eta prestazio ekonomikoak behar bezala bideratzeko eman behar dizkiguzu datuak. Horiek eman ezean, ezingo dituzu eskuratu Gizarte Segurantzaren legediaren arabera dagozkizun prestazio ekonomikoak eta osasun-prestazioak.

Langile babestua ez bazara, eta gure laguntza-zentroetan arreta ematen badizugu: Osasun-laguntza eman ahal izateko eman behar dizkiguzu datuak; bestela, baliteke osasun-laguntza behar bezala ezin eman ahal izatea.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

  1. Gizarte Segurantzaren onuraduna bazara, eta gure administrazio- edo laguntza-zentroetara joaten bazara: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari edo Gizarte Segurantza osatzen duten erakundeei, Gizarte Segurantzaren araudia betetze aldera —urriaren 30eko 8/2015 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena, eta abenduaren 7ko 1993/1995 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren eta Mutualitateen elkarlanari buruzkoa—. Horrez gain, datuak jakinaraziko dizkiegu lege-betebeharrez horiek jaso behar dituztenei.

Halaber, zure enpresari ere jakinarazi ahal izango dizkiogu datuak, aukera izan dezan Gizarte Segurantzaren alorrean legez ezarritako betebeharrak betetzeko —urriaren 30eko 8/2015 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena, eta abenduaren 7ko 1993/1995 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren eta Mutualitateen elkarlanari buruzkoa—.

Era berean, osasun-zentro edo -profesional espezializatuei laga ahal izango zaizkie zure datuak, baldin eta laguntza-prozesuan parte hartzen badute eta Mutualitateak tratamendua agintzeko kontratuak sinatu baditu haiekin, non datuak babesteko betebeharrak ezartzen baitzaizkie. Mutualitateak zerbitzuok ematea adostuko du zentro edo profesionalekin baldin eta berme nahikoak eskaintzen badituzte neurri juridiko, tekniko eta antolamenduzko egokiak xedatzeko, konfidentzialtasuna bermatu eta datuak ezarritakoak ez beste helburu batzuetarako erabiliko ez direla ziurtatze aldera.

Azkenik, banku-erakunde eta aurrezki-kutxei laga ahal izango zaizkie zure datuak, prestazioak ordaintzeko.

  1. Langile babestua ez bazara, eta gure laguntza-zentroetan arreta ematen badizugu: Dagokion osasun-zerbitzu publikoari. Halaber, babesik gabeko istripudunen larrialdiak aseguratzen dituzten aseguru-etxeei jakinarazi ahalko dizkiegu.
  1. Kexa edo erreklamaziorik aurkezten baduzu: Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzari jakinarazi ahal izango dizkiogu datuak: Erreklamazioen eta Auzien Bulego Birtuala (EABB).
  1. Datuak babesteari loturiko eskubideren bat erabiltzen baduzu: Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari jakinarazi ahal izango dizkiogu datuak. Tratamenduaren arduradunari aplika dakiokeen lege-betebeharra betetzea.

Ez ditugu datuak nazioartera eramango, ez hirugarren herrialdeetara, ezta nazioarteko erakundeetara ere.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Langile babestua nahiz horren senidea bazara, eta gure administrazio- edo laguntza-zentroetara joaten bazara, honako hauetatik lortu ahalko ditugu zure datuak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusitik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaletik eta, aldian-aldian, autonomia-erkidegoen osasun-zerbitzu publikoetatik, horretarako ezarritako sistema automatizatu baten bidez (RED sistema), baita giza baliabideak kudeatzeaz arduratzen diren enpresa edo lan-aholkularitzetatik ere, osasun-laguntza eskatzeko agiria betetzen dutenean, laneko istripuetan zein legez aurreikusitako gainerako kasuetan.

Langile babestua ez bazara, gure laguntza- eta administrazio-zentroetan bertaratu zarenean, zuk emandako datuak tratatuko ditugu.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

  1. Langile babestua nahiz horren senidea bazara, eta gure administrazio- edo laguntza-zentroetara joaten bazara: Izen-abizenak, NAN edo pasaportea, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, sinadura, familiaren datuak, adina, sexua, jaiotza-data, enpleguari buruzko xehetasunak, banku-datuak eta osasun-datuak.
  2. OSASUN KULTURAREN PREBENTZIOA ETA GARAPENA

Xedeak. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Gizarte Segurantzaren mutua kolaboratzaileek Gizarte Segurantzaren babes-ekintzaren barruan lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak kontrolatzera eta, hala badagokio, murriztera zuzendutako prebentzio-jarduerak. Jarduera horiek elkartutako enpresei eta horien langileei zuzenduko zaizkie, eta baita norberaren konturako langile atxikiei ere.

Pizgarrien sistema, enpresetan laneko arriskuen prebentzioa hobetzea helburu duena, laneko ezbehar kopurua eraginkorki murrizten lagunduko duten neurriak eta prozesuak abian jarrita.

Kolaborazioa kontingentzia profesionalengatiko prestazioen kudeaketan.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Legezko betebehar bat betetzea (DBAOren 6.1.c artikulua):

  • uztailaren 13ko 860/2018 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren babes-ekintzaren gainean Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduten mutualitateek garatu beharreko prebentzio-jarduerak arautzen dituena.
  • Gizarte Segurantzaren Estatuko Idazkaritzaren urteko ebazpena.
  • 231/2017 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, laneko ezbeharrak nabarmen murriztu dituzten enpresei kontingentzia profesionalengatik kotizazioa murrizteko sistema baten ezarpena arautzen duena.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

Izen-abizenak, nortasun-agiriaren zenbakia, Gizarte Segurantzaren zenbakia, jaiotze-data, adina, sexua, lanbidea, lanpostua, lanbideko posta-helbide, helbide elektroniko eta telefonoa, irudia, sinadura eta interesdunen osasunari buruzko informazioa.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Gizarte Segurantzaren Antolakuntzako Zuzendaritza Nagusia, autonomia erkidegoetako dagokion saila, lan-ikuskaritzak, eta auzitegi eta epaitegiak.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Datuak bildu ziren xedea betetzeko beharrezko denboran gordeko dira, xede horren eta datuak tratatzearen ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazte aldera.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Interesdunek euren datuak emateko betebeharra dute. Izan ere, ezinbestekoak dira aplikagarria den legeriak ezartzen dituen betekizunak bete ahal izateko eta Fraternidad-Muprespa mutualitateak antolatzen dituen ekitaldi, jardunaldi, biltzar eta ikastaroetan zure izen-ematea behar bezala izapidetzeko.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Datuak interesdunek berek eta erakundeko beste sail batzuek ematen dituzte.

Xedea. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Fraternidad-Muprespak ondasunak eta zerbitzuak ematen dizkioten hornitzaileekin dituen harremanak kudeatzeko.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Datuak bildu ziren xedea erdietsi arte gordeko ditugu, izan litezkeen erantzukizunak zehaztu eta etorkizunean erakundearen kontra aurkez litezkeen erreklamazio-prozesuak izapidetze aldera. Horrez gain, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duenaren, 98.2. artikuluan ezarritako kontu-ikuskaritzen ondoriozko ekintza judizial edo administratiboak gauzatu arte gordeko dira.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Kontratu bat burutzea edota, interesdunak hala eskatuta, kontratatu aurreko neurriak aplikatzea da legezko oinarria.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Alderdi bien arteko hitzarmena behar bezala gauzatzeko eman behar dizkiguzu datuak.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari eta Gizarte Segurantza osatzen duten erakundeei lagako zaizkie datuak, kontratazio publikoaren zein Gizarte Segurantzaren araudiak betetze aldera. Horrez gain, lege-betebeharrez horiek jaso behar dituzten hartzaileei ere laga edo jakinaraziko dizkiegu datuak.

Ez ditugu datuak nazioartera eramango, ez hirugarren herrialdeetara, ezta nazioarteko erakundeetara ere.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Zuk emandako datuak tratatuko ditugu eta, hala badagokio, baita iturri publikoetatik lortutakoak ere.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

Izen-abizenak, posta helbidea, helbide elektronikoa, lege-ordezkariaren datuak eta enpleguari buruzko xehetasunak (lanpostua eta gaitasuna), hornitzaileen langileei dagokienez.

Xedea. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Erakundearen jardueraren inguruan aurkeztutako erreklamazioak eta kexak erregistratu eta izapidetzeko.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Datuak bildu ziren xedea betetzeko beharrezko denboran gordeko dira, xede horren eta datuak tratatzearen ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazte aldera.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Kontratu bat gauzatzeko beharrezko tratamendua (6.1.b artikulua) 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datuen Babesari buruzkoa.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Erreklamazioak eta kexak egin nahi dituzten interesdunak behartuta daude beren datu pertsonalak ematera, horiek gabe ezinezkoa baita horiek kudeatzea.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Erreklamazio eta Auzien Bulego Birtuala (EABB), Asegurua Antolatzeko Zuzendaritza Nagusia, Arartekoa, Kontsumo Bulegoak eta Autonomia Erkidegoetako Osasun Ikuskaritzak. Datuak ez ditugu nazioartera transferituko, ez hirugarren herrialdeetara, ez nazioarteko erakundeetara.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Zuk emandako datuak baino ez ditugu tratatuko.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

Izen-abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio-agiria, posta-helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa eta sinadura. Beste datu batzuk: interesdunak erreklamazioan edo kexan jasotakoak.

Xedea. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzeko, bisitak erregistratu eta kontrolatzeko eta langileak identifikatzeko txartelak nahiz zentrorako sarbideak kudeatzeko.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Irudiak hartu eta hilabete igarotakoan deuseztatzen ditugu datuak eta, horretarako, irudia ezabatzen dugu. Segurtasun publikoaren arloko arau-hauste penal zein administratiboekin, aribideko polizia-ikerketekin nahiz prozedura judizial edo administratibo irekiekin loturiko grabaketak, aldiz, beharrezkoa den bitartean gordeko ditugu.

Bisiten kontrolari buruzko datuak jaso eta hilabeteren buruan ezabatzen ditugu.

Hatz-aztarnari buruzko datuak zerbitzuak ematen diren bitartean gordetzen ditugu; ondoren, blokeatu egiten ditugu, izan litezkeen betebeharrak edota erreklamazioak izapidetze aldera.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Hauek dira datuak tratatzeko legezko oinarriak: Fraternidad-Mupresparen legezko interesak asebetetzea, baldin eta interes horien gainetik datu pertsonalak babestu beharreko interesdunaren oinarrizko interesak, eskubideak eta askatasunak ez badaude.

Beharrezkoa da datuak tratatzea, orobat, tratamenduaren arduradunaren lan-zuzenbidearen eta segurtasun eta babes sozialaren alorreko berariazko eskubideak erabiltzeko, baldin eta hala baimentzen badu estatu kideen batasunaren eskubideak, interesdunaren oinarrizko eskubideak eta interesak errespetatzeko berme egokiak ezartzen dituenak, hain zuzen ere.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Bideozaintzaren bidez bildutako irudien kasuan: Fraternidad-Mupresparen zentro edo ordezkaritzaren batera joaten zarenean, baliteke zure irudiak biltzea. Erakundeko langilea bazara, edo erakundean zerbitzuak ematen dituen kanpoko langilea bazara, baliteke zure datuak biltzea Fraternidad-Muprespak bideozaintzako kameraren bat instalatu duen ordezkaritza edo zentroetan. Nolanahi ere, bideozaintzako kamerak daudela jakinaraziko du beti Fraternidad-Muprespak, ikusteko moduko horma-irudiarekin.

Hatz-aztarnen edo langileak identifikatzeko txartelen kasuan: Datuak eman behar dituzu hala eskatzen duten Fraternidad-Muprespako instalazioetan sartzeko.

Bisiten erregistroari dagokionez: Datuak eman behar dituzu hala eskatzen duten zentro edo ordezkaritzetan sartzeko.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Datuak ez dizkiogu inori jakinaraziko, lege-betebeharrez ezarritakoei izan ezik.

Datuak ez ditugu nazioartera transferituko, ez hirugarren herrialdeetara, ez nazioarteko erakundeetara.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Bideozaintzaren bidez hartutako irudiak direla eta, toki komun egokietan kokatutako kamerekin baino ez dira bilduko, eta behar bezala jakinaraziko da halakorik dagoela, ikusteko moduko horma-irudiarekin.

Hatz-aztarnari eta bisiten erregistroari dagokienez, gutxieneko nahitaezko datuak baino ez ditugu tratatuko, betiere emandako datuak minimizatzearen printzipioa betez.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

Bideozaintzako jardueren kasuan: Ukituaren irudi pertsonala

Sarbideen eta bisiten kontrolari dagokionez: Izen-abizenak, NAN/IFZ/identifikazio-agiria, helbidea eta telefonoa. Hala badagokio, ordezkaritzaren datuak.

Bertako eta kanpoko langileak direla eta: datu biometrikoak —sartzeko beharrezkoak diren zentroetan—, izen-abizenak eta lanpostua.

Xedea. Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

Erakundean praktikak egiten dituzten ikasleekiko harremanak eta Mutualitatean zerbitzuak ematen dituzten kanpoko langileekiko harremanak kudeatzeko.

Gordetzeko epeak edo irizpideak. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Datuak bildu ziren xedea erdietsi arte gordeko ditugu, xede horren eta datuak tratatzearen ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazte aldera.

Legitimazioa. Zergatik gaude legitimaturik zure datu pertsonalak tratatzeko?

Kontratu bat burutzea da legezko oinarri juridikoa; izan ere, nahitaezkoa da datuak tratatzea Fraternidad-Muprespari aplika dakiokeen lege-betebeharra betetzeko.

Datuak emateko betebeharra. Zergatik duzu edo ez duzu datuak emateko betebeharra?

Zerbitzuak emateko nahiz hezkuntza-hitzarmena gauzatzeko eman behar dizkiguzu datuak. Datuok eman ezean, ezin izango dugu halakorik egin.

Nori jakinarazi edo emango dizkiogu zure datuak?

Lan-harremana duzun enpresari zein atxikita zauden hezkuntza-erakundeari jakinaraziko dizkiogu.

Era berean, baliteke lan-agintaritzari ere jakinaraztea, baldin eta Mutualitateari ezarritako betebeharrak betetzeko eskatzen badizkigu.

Ez ditugu datuak nazioartera eramango, ez hirugarren herrialdeetara, ezta nazioarteko erakundeetara ere.

Jatorria. Nondik lortzen ditugu datuak zuk ematen ez dizkiguzunean?

Mutualitateari zerbitzuak ematen dizkion langilea bazara, lan egiten duzun enpresak jakinarazi ahal izango dizkigu zure datuak.

Praktiketako ikaslea bazara, atxikita zauden hezkuntza-erakundeak jakinarazi ahal izango dizkigu zure datuak.

Datu-motak. Zer datu tratatuko ditugu?

IFZ/NAN, izen-abizenak, curriculum vitaea, helbidea, telefonoa, irudia, ahotsa, sinadura, datu akademikoak eta profesionalak eta datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Hala badagokio, irudia eta hatz-aztarna.

Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean eta nola erabil ditzakezu?

1,1. Datuetan sartzeko eskubidea: Fraternidad-Muprespan zuri buruzko datuak tratatzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea.

1,2. Zuzentzeko eskubidea: datuak aldatzea edo zuzentzea eskatzeko eskubidea, baldin eta zehatzak ez badira.

1,3. Ezabatzeko eskubidea: datuak kentzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea, baldin eta legez kontra tratatu badira, tratatzea edo biltzea eragin zuen xedea desagertu bada, baimena kendu baduzu edota tratatzeari aurka egiten badiozu.

1,4. Tratamendua mugatzeko eskubidea: datuak zehatzak ez direla adierazi baduzu, zehatzak diren egiaztatzen dugun bitartean; datuak tratatzeari aurka egiteko eskubidea erabili baduzu, aldiz, arduradunaren legezko arrazoiak zure eskubideen gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.

1.5 Aurka egiteko eskubidea: Edozein unetan datu pertsonalak tratatzeari aurka egiteko eskubidea, baldin eta baimenean edo Mutualitateak interes legitimoak asebetetzean oinarritzen bada tratamendua. Aurrekoa gorabehera, Mutualitateak datuak gorde ahal izango ditu (haien erabilera mugatuta) baldin eta tratamendua zilegi bada eta premiazko arrazoi legitimoak badaude, edo beharrezkoak badira erreklamazioak egiteko, gauzatzeko edo defendatzeko

1,6. Datuak eramateko eskubidea: irakurketa mekanikoko formatu egituratuan, guztiok erabiltzeko modukoan, baldin eta teknikoki posible bada eramatea eta zure baimenarekin edo kontratu bat egoteagatik erabili/tratatu badituzte.
Aukera duzu datuak babesteko ordezkariaren aurrean eskubide horiek erabiltzeko; horretarako, zure nortasuna ziurtatzen duen dokumentuaren kopia aurkeztu beharko duzu. Pertsona horri buruzko galderan erantsi ditugu ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak.

1,7. Profilak egitea: Fraternidad-Muprespak aukera izango du profilak egiteko, erabiltzaileek betetzen dituzten webguneko formularioekin. Profilak egitearen xedea da eskaintzen ditugun zerbitzuak eta bidaltzen ditugun mezuak hobetzea.

Eskubideok erabiltzeko, eskabidea helarazi beharko diguzu jarraian zehaztutako edozein bidetatik, eta nortasun-agiriaren fotokopia erantsi:

  • Aurrez aurre, edozein lan-zentrotan.
  • Posta elektroniko bidez, helbide honetan: Clic aquí para mostrar email
  • Web-atariaren bitartez, mezua bidaliz.
  • Azkenik, gutun ziurtatu bidez, posta-helbide honetan: Fraternidad-Muprespa, Plaza Cánovas del Castillo 3, 28014 Madril. Datuak babesteko ordezkariari zuzenduta.

Gainera, eskubidea duzu:

  • Emandako baimena kentzeko: baimena bada tratamenduaren legitimazioa, eskubidea duzu hura kentzeko.
  • Erreklamazioa aurkezteko: aukera duzu, edozelan ere, datuak babesteko ordezkariarengana jotzeko; horrez gain, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean erreklamazioa aurkezteko.
¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 20

You voted ‘up’