Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

2003KO TXOSTENA

TXOSTENAREN LABURPENA

DATU EKONOMIKOAK

 

TXOSTENAREN LABURPENA

2003ko ekitaldian, FRATERNIDAD-MUPRESPA erakundean kopuru adierazgarriak izan ditugu, eta horiek gure erakundearen historiako emaitzarik onenak lortzeko eta, beste urte batez, merkartuan gure presentzia finkatzeko eta handitzeko bidea eman dute. Hartara, laguntza jarduera hobetzeaz gain, lan arriskuen prebentziorako balliabideak sustatu ditugu laneko istripuak gutxitu eta gure enpresa mutualisten eskaera geroz eta handiagoei erantzun ahal izateko, babestutako langileei erantzun arinagoa emanez.

2003ko ekitaldiko daturik adierazgarrienak honako puntu hauetan laburbil daitezke:

- Sarrerak nabarmen handitu zirenez eta gastuei eutsi ahal izan genienez, emaitzak edo soberakinak 41,96 milioi eurokoak izan ziren guztira (ia 2002ko datuen hirukoitza).

- Izaera larriko istripuak %17,80 beheratu izana eta hildakoak eragin dituzten istripuen kopuruak geldiarazi izana prebentzioan egindako ahaleginaren ondorio izan dira.

- Hamaika laguntza zentro inauguratzea edo daudenak handitzea eta hobetzea.

Balantzea

2003. urtean, FRATERNIDAD-MUPRESPA erakundeko balantzearen aktiboa ia 330 milioi eurotaraino iritsi zen, aurreko urtearekin alderatuta, %11,13 handiagoa. Erreserben kopurua 209,97 milioi euroraino iritsi zen, eta Tramitazio Gertakarietarako Hornidurena, 91,95 milioi euroraino. Ondare historikoari dagozkion erreserbak 18,44 milioi euroraino iritsi ziren. Kopuru horiek erakusten dute, finantzei dagokienez, erakundea sendoa eta kaudimenduna dela.

Kudeaketa kontua

Bi kopuruk laburbil ditzakete FRATERNIDAD-MUPRESPA erakundeak 2003. urtean lortutako emaitzak. Alde batetik, Kudeaketa Kontuari eta Mutualitatearen Ondareari guztira dagozkion sarrerak. Horiek 751,7 milioi euroraino iritsi ziren, hau da, aurreko urteko kopuruarekin alderatuta %14 handitu ziren. Beste alde batetik, soberakin guztiak, 2003. urtean, lehen aipatu bezala, 41,96 milioi euroraino heldu ziren (37,32 milioi Kudeaketari dagozkio eta 4,64 Mutualitatearen Ondare Pribatiboari).

Laneko gertakizunek sarrerak izan zituzten, 524,96 milioi euroraino iritsi ziren sarrerak. Sarrera horietatik 506,17 kuota sortuei egokitu zitzaizkien, kobratutako kuotetan %10,52 eta %11,23 handituta. Ehuneko hori handiagoa da 2003ko ekitaldian berankortasuna gutxitu egin zelako. Era berean, gertakizun honengatik, gastuen bilakaera positiboa izan zen; 2002. urtearekin alderatuta, %3,24 handitu zen, kuota sortuetako sarreretan %12,72ko pisua izanez.

Gertakizun arruntetan, kuota sortuen sarreretan zenbatekoak 192,41 milioi euroraino iritsi ziren, aurreko urtearekin alderatuta, %24,82 handiagoa.

Jarduera

2003ko ekitaldia amaitutakoan, laneko gertakizunetarako Mutualitatearekin batutako enpresak 286.861 ziren; gertakizun arruntetarako elkartutakoak, berriz, 89.470. Babestutako langileen kopurua 1.333.192raino iritsi zen eta 819.773raino gertakizun mota bakoitzerako.

Laneko istripuei dagokienez, gure Mutualitateak 185.848 istripu zenbatu zituen. Istripu horietatik 89.874k laneko baja behar izan zuten, aurreko urteko kopurua baino %4,1 gehiagok. Hala ere, babestutako populazioa handitu egin zela kontuan hartzen badugu, ohartuko gara eragin indizea (babestutako 1000 langiletik baja behar duten istripuen kopurua) nabarmen hobetu zela (ia 6 puntu). Nabarmendu beharrekoa ere bada istripu larrien kopurua %17,8 beheratu zela eta hildakoak eragiten dituzten istripuena geldiarazi zela.

Prebentzio Jardueren Plan Orokorrean sartutako lan istripuen prebentzioa erronka garbia izan da Mutualitatearentzat, bai baliabideen hornikuntzari dagokionez, bai antolakuntzari dagokionez, gurekin batuta dauden enpresetan prebentzio jarduerak biziak izan baitira.

Baliabideak

Ekitaldia amaitutakoan, FRATERNIDAD-MUPRESPA erakundeak 170 lokal zituen, kudeaketarako 150 zentro, osasunerako 163 oinarrizko unitate, 30 unitate eta talde mugikor, 108 languntza zentro, 2 ospitale Madrilen (Habana pasealekua, 83-85 eta Madre de Dios, 42) eta mutualitateen arteko 2 zentro: Bilbo eta Paterna (Valentzia).

2003ko ekitaldian langile zerrendan 2.703 langile zeuden: 1.037 langile kudeaketarako, 1.180 osasun langile eta prebentziorako 468 langile.

2003KO DATU EKONOMIKOAK

Kudeaketa kontua

  SARRERAK   Euroak   GASTUAK   Euroak  
  Gizarte kotizazioak   698.582.697,41   Giza prestazioak   251.051.565,77  
  Sarrerak zerbitzuak emateagatik   3.999.890,92   Hornikuntzak   47.763.370,13  
  Diru-ateratzeak   7.107.804,25   Langileen gastuak   68.590.943,05  
  Finantza sarrerak   3.258.829,44   Funtzionamenduari dagozkion beste gastu batzuk   43.403.193,28  
  Ohiko kudeaketako beste gastu batzuk   181.814,68   Transferentziak eta diru laguntzak   263.960.015,06  
  Transferentziak eta diru laguntzak   139.561,77   Ohiz kanpoko gastuak   6.166.915,61  
  Ohiz kanpoko irabaziak eta sarrerak   4.985.659,09   Ekitaldiaren emaitza   37.320.254,66  
  Sarrerak guztira   718.256.257,56   Gastuak guztira   718.256.257,56  


2003ko ekitaldiaren emaitzak 41,96 milioi euro (6.982 milioi pezeta)
Kudeaketa (37,32 milioi euro)+Ondare historikoa (4,64 milioi euro)
 
 

Kuoten bilakaera   Erreserben bilakaera
null   null
(milioi eurotan)   (milioi eurotan)

Egoerari buruzko balantzea

  AKTIBOA   Euroak      PASIBOA   Euroak  
  Inmobilizazio ez-materialak   2.093.335,69
Erreserbak   170.215.279,19  
  Inmobilizazio materialak   59.368.968,13
Aurreko ekitaldien emaitzak   2.440.238,01  
  Finantza-inbertsio iraunkorrak   6.813.963,82
Ekitaldiaren emaitzak   37.320.254,66  
  Zenbait ekitalditan banatu beharreko gastuak   5.561.584,05
Epe luzeko hartzekodunak   1.298.144,59  
  Izakinak   292.759,95
Epe laburreko hartzekodunak   26.526.746,81  
  Zordunak   76.467.392,61
Aplikatzeko dauden kontu-sailak   128.718,94  
  Finantza inbertsioak eta diruzaintza   179.284.915,35
Tramitazio gertakariak hornitzea   91.953.537,40  
  Aktiboa guztira   329.882.919,60
Pasiboa guztira   329.882.919,60  

Ondare historikoa

  AKTIBOA   Euroak      PASIBOA   Euroak  
  Inmobilizatua   9.768.446,66
Erreserbak   18.438.026,53  
  Zordunak   4.443.346,95
Hartzekodunak   4.369.841,97  
  Finantza inbertsioak eta diruzaintza   8.627.406,16
Zain dauden kontu-sailak   31.331,27  
  Aktiboa guztira   22.839.199,77
Pasiboa guztira   22.839.199,77  

Hemen erakutsitako balioak Mutualitatearen kontularitzako liburuetan ageri diren berberak dira, eta dagozkien kitapenak kendu ondorengo eskuratze balioei dagozkie. Hala ere, higiezinetan desberdintasun handia dago konta daitezkeen balioen eta merkatuko balioen artean. Azken horiek, Ondare historikoari dagozkionak, 54 milioi euro balio dutela jotzen dugu eta Kudeaketa ondareari* dagozkionak, berriz, 88 milioi baino gehiago. Deberdintasun horiek erakundearen erreserba ezkutatutzat har litezke.

Finantza kaudimena merkatuko prezioetan (Kudeaketa gehi Ondare historikoa)

(*) Mutualitateen Araudiko 3.2 artikuluaren arabera (1995eko abenduaren 12ko BOE), 1967ko urtarrilaren 1a baino lehenago "Gizarte Segurantzako A eta EPko mutualitateen ondareari gehitutako ondasunak ... mutualitateen ondare historiko dira, eta elkarte gisa berenak dira

subir